Ricardo Jiménez medikuari omenaldia egin zaio igande honetan Stadium Galen, Real Uniónek eta RC Celta Fortunak elkarren aurka jokatu duten partidaren atarian.
Ricardo Jiménez Mangas (Irun, 1956) Medikuntzan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean 1978an, Kirol Medikuntzan espezializatuta. 1991ko uztailean sartu zen klubean, eta ekainaren 30ean amaitu zuen klubeko zerbitzu medikoen arduradun gisa zuen lotura. Real Unióneko zerbitzu medikoen buru izan den urteetan, Jiménez doktoreak hainbat arrakasta bizi izan ditu, besteak beste, Errege Kopako final-zortzirenetarako txartela 2008an Real Madril partida bikoitzera kanporatu ondoren, 2009an lortutako Bigarren A Mailara igoera edo 2015ean lortutako RFEF Kopa.

Real Unióneko Administrazio Kontseiluko presidenteak, Igor Emeryk, plaka bat eman dio Ricardo Jiménezi, “Ricardo Jiménezi. Hiru hamarkadatik gorako zure balioagatik, profesionaltasunagatik eta dedikazioagatik” inskripzioarekin.