Real Sociedad “B”: Marrero; Gabilondo, Arambarri, Cantero, Gómez; Olasagasti, Gorrotxategi, Garrido (Azkune, 70. min.), García (Dadie, 60. min.); Agirre (Magunazelaia, 60. min.), Martón (Teijeira, 85. min.).
Real Unión Club: Irazusta; Aramburu, Pérez, Montoro, Espigares (Gagua, 67. min.), Seguín (Chan, 80. min.); Santos (J. Agirre, 80. min.), Azkue (Parada, 67. min.), Rivero (Luque, 53. min.), Oyarzun; Bravo.
Emaitza (2-0): 1-0, Martón, penaltiz (44. min.); 2-0, Azkune (91. min.).
Epailea: Miguel Díaz González. Txartel horia atera die Marrerori (58. min.) Real Sociedad “B” taldean eta Azkueri (22. min.) eta J. Agirreri (81. min.) Real Uniónen.
Bestelakorik: Lehen Federazioko 2. Multzoko ligako 23. jardunaldia. Reale Arena. 2.545 ikusle, 300 inguru Irundik etorriak.
Ezin izan da izan. Real Unión esku-hutsik dator Reale Arenatik, Sanseren aurka 2-0 galdu ostean. Partida atsedenaldira iritsi baino minutu bat lehenago hasi da okertzen irundarrentzat, Riverok egindako penalti batekin, Martónsek barrura bidali duena. Ordura arte, irundarrek ondo eusten ari zioten txuri-urdinen erasoei, aukera gutxirekin lehen berrogeita bost minutuetan. Irundarrentzat argiena Montorok izan du 10. Minutuan buruz, Alain Oyarzunek eskuin hegaletik egindako erdiraketa batean. Donostiarrek, minutu bat beranduago, Irazusta tenkada on batera behartu dute arratsaldeko lehena saihesteko.
Aldageletatik igarotzean pelikula aldatu da, Real Uniónek kontrako aldean arrisku gehiago sortzea lortu du, baina ez du batzuetan behar den zortea izan. Bravok lehen gola egiteko aukera izan du 55. minutuan, eta Pérezek 58. minutuan, Oyarzunen erdiraketara, baina bietan baloiak zutoinean jo du. Partida hautsita eta area batean eta bestean abaguneekin, Sansek erabaki du 91.ean Azkuneren bitartez. Ez da gehiagorako denborarik izan Shinichi Chanen lehen taldearekin debuta partida ofizialean utzi duen partida batean, 80. minutuan Seguín ordezkatu ondoren.