Esku-hutsik Taxoaretik

Osasuna Promesas: Valencia; Moreno, Herrando, Dufur, Muñoz; Barbero (González, 89. min.), Pau (Benito, 65. min.), Aguilar, Moreno (Yoldi, 65. min.), Boiro (Mutilva, 89. min.); Osambeela (Sanz, 72. min.).

Real Unión Club: Irazusta; Aramburu (Santos, 58. min.), Vales (Montoro, 50. min.), Espigares, Parada; Azkue (Jon Ander. 58. min.), Beobide (Luque, 50. min.), Chan (Rivero, 46. min.), Sánchez, Oyarzun; Bravo.

Emaitza (4-2): 0-1, Vales (15. min.); 1-1, Barbero (26. min.); 2-1, Herrando (51. min.); 3-1, Barbero (67. min.); 3-2, Luque (75. min.); 4-2, Benito (95. min.).

Epailea: Gonzalo Romero Freixas. Txartel horia atera die Pauri (44. min.) Osasuna Promesas taldean eta Bravori (42. min.), Jon Anderri (69. min.), Montorori (77. min.) eta Santosi (86. min.) Real Unión taldean.

Bestelakorik: Lehen Federazioko 2. Multzoko ligako 27. jardunaldia. Taxoare. 500 ikusle inguru, berrogeita hamar inguru Irundik etorriak.

Real Uniónek esku-hutsik dator Taxoaretik Osasuna Promesasen aurka 4-2 galdu ondoren.

Arriskuko lehen aukera, partida hasi eta berehala, 2. minutuan, Morenok izan du, Irazustak defendatutako ate aurrean gehiegi gurutzatu duen jaurtiketa batekin. 11. minutuan Barberok eraman du arriskua irundarren atera, Valesi ondo ebakita kanpora joan zaion jaurtiketa batekin. Irundarren lehen abisua 14 minutuan iritsi da, Oyarzunek zuzenean jaurtitako falta kornerrean amaitu da Valentzia ezustean harrapatu nahian. Irundarren golaren aurreko jokaldia izan da, korner horretan Valesek aurretik jarri duelako Real Unión, Oyarzunek ateratako kornerra sare barrura buruz errematatuz. Andorrako selekzioko kapitainaren lehen gola Real Uniónekin. Hala ere, pozak gutxi iraun dio David Movillak zuzentzen duen taldeari. Barberok 23. minutuan abisatu du. Irundarren defentsak huts egi eta nafarrak ez du asmatu Irazustaren aurrean. Bi minutu beranduago Barberok berdinketa egin du, eskuin hegaletik egindako alboko erdiraketa buruz errematatuz. Oraindik beste bat gehiago izan du Osasunaren bigarren taldeak atsedenaldira iritsi aurretik, Aguilarrek ezker hankarekin egindako errematea eta Irazustaren geldiketa ona.

Osasuna Promesasek buelta eman dio partidari bigarren zatia hasi eta berehala. Herrandok, 51.ean, 2-1ekoa egin du, eta Barberok, 67.ean, 3-1ekoa. Irundarrak etsi-etsian saiatu dira eta Luqueren bitartez aldea murriztu dute 75. minutuan. Santosek eskuin hegaletik egindako jokaldia, Bravorekin pare egin eta Real Unióneko defentsaren erdiraketa Luquek bidali du sare barrura. Sánchez 83.ean saiatu da areaz kanpotik eta Bravok argiena izan du 90.ean berdinketarena egiteko, buruz kanpora joan zaion errematearekin. Azkenean, Irazusta korner bat errematatzera igo denean, Benitok 4-2koa egin du kontraeraso batean.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Real Uniónek Riazorren galdu du baina mailari eustea lortu du
Real Unión Rocak etxean garaipena lortuta esan dio agur denboraldiari
Telmo Doladok Real Unión Rocaren Erregulartasunaren Saria jaso du

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)