Real Uniónek, Ongizate, Prestakuntza eta Garapen Pertsonalaren arloaren bitartez, “Txuribeltz Izpiritua” Sariak eman dizkie gaur eguerdian Stadium Galen Real Unióneko zein Mariño Real Unióneko harrobiko jokalariei.
Ekimen hau lehen aldiz egin da, urtero denboraldia ixteko ekitaldi txiki bat izan dadin, eta bere ekintzengatik edo jarreragatik klubaren HAZI proiektutik sustatzen diren konpromisoaren, errespetuaren eta familiaren balioak ordezkatzen dituzten jokalariak saritzea du helburu.

Sariak infantil eta kadete mailako emakumezkoen eta gizonezkoen sekzioetako lehen eta bigarren urteko jokalariek batera jokatu duten jaiegun baten barruan banatu dira, bi klubetako familien eta zuzendarien ordezkaritzarekin.