Hurrengo partida:

17/12/2023
| 16:00 |
Real Sociedad B - Real Unión Club

Beteranoak, laugarren Iruñean

Larunbat honetan FEAFV 2023-Iparraldeko Zona Txapelketa Solidarioa jokatu da. Txapelketa bi azpimultzotan banatuta jokatu da, bata Lezaman, Athletic Club Bilbao, CD Mirandés, Barakaldo CF eta Sestao SC taldeekin; eta bestea Taxoaren, Irungo Real Unión Club taldearekin, Iruñeko Club Atlético Osasuna, Donostiako Real Sociedad de Fútbol eta CD Logroñés taldeekin batera. Finalerdietan, irundarrek Realaren aurka jokatu […]

Beteranoek badakite zeintzuk izango diren euren aurkariak FEAFV-Iparraldeko Zona Txapelketa Solidarioan

Real Unióneko Beteranoek badakite zeintzuk izango dituzten aurkari irailaren 30ean jokatuko den FEAFV-Iparraldeko Zona Txapelketa Solidarioan. Irundarrek Reala izango dute aurkari finalerdietan, CD Osasuna eta CD Logroñés taldeekin batera azpimultzo berdinean egongo direlarik. Talde honetako partidak Taxoareko instalazioetan jokatuko dira. Sarrera doakoa da janari ez galkorren 2kg ematekotan Janari Bankuaren onurarako. Beste multzoan Athletic Club, […]

UD Aretxabaletako Beteranoak, “Irun Hiria” Txapelketako txapeldunak

Sekulako eguzkipean, joan den larunbatean jokatu zen, Stadium Galeko anexoan, “Irun Hiria” Beteranoen Txapelketaren seigarren edizioa, Real Unióneko Beteranoen Elkarteak antolatua. Elkarte horren taldeak “CD Roca” izenarekin jokatu zuen, 2023an filial unionistaren sorreraren mendeurrena dela eta, eta efemeridearen oroitzapenezko elastikoarekin. Hala ere, ez zion zorterik eman talde lokalari izena eta janzkera aldatzeak, triangeluaren azken postuan […]

Beteranoek berdindu egin dute Reale Arenan

Igandean “RS Fundazioaren Eguna”-ren bederatzigarren edizioa ospatu zen Anoeta estadioan. Programatutako ekitaldien artean, Real Unióneko beteranoen eta Realeko beteranoen taldeen arteko partida bat jokatu zen, ikusleei ikuskizun entretenigarri eta zirraragarria eskainiz. Irundarren aldetik, Javier Garmendiaren aginduetara: García, Majada, Olaizola, Mangas, Gurruchaga, Navarro, Treku, Garmendia, Castro, Bernardo, García, Irazoki, Zugarramurdi, Sánchez, Sagredo, Boned, Felipe, Hernández, Idarramendi, […]

Real Unióneko Beteranoak, Donosti Masters Cup txapelketako final laurdenetan kanporatuak

Gure beteranoen taldeek ez zuten zorterik izan joan den larunbatean jokatu zen Donosti Masters Cup txapelketan, Gipuzkoako hiriburuan 80 talde baino gehiagok jokatu zutena. +50 kategorian, Martutenen, Real Unión bikain sailkatu zen kanporaketa erabakigarrietarako, multzoko bigarren postuan, AS Sonvico-ko suitzarrak eta Castellóneko Beteranoak gaindituta, Aragoiko Beteranoekin berdinduta eta Petón-en Club San Agustín ahalguztidunaren aurka bakarrik […]

Donosti Masters Cup-eko multzoak zozketatu dira

Real Unióneko Beteranoen taldeek badakite zein aurkari izango dituzten hurrengo Donosti Masters Cup txapelketan. +50 kategorian, Real Unióneko Beteranoek Club San Agustín (egungo txapelduna), Veteranos Castellón, Veteranos Aragón eta AS Sonvico taldeen aurka neurtuko dituzte indarrak; +35 kategorian, berriz, irundarrek, bigarren talde gisa eta 2023an beteko den fundazioaren mendeurrenaren omenez, CD Roca gisa parte hartuko […]

Oroimen tailerrak Stadium Galera iritsi dira

Astelehenean Stadium Galen oso bisita berezia izan genuen. Caser Residencial Anakako egoiliarrak Stadium Galen izan ziren oroimen tailer bat egiteko, Real Unión Clubeko Beteranoen Elkarteak antolatua eta Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioak bultzatua. Gure gonbidatuek instalazioak bisitatu ahal izan zituzten, zelaira salto egin -baita penaltien bat bota ere- eta, klub honen historiaren bitartez, bere iraganeko […]

Ia ehun beterano Urteroko 44. Bileran

Real Uniónen garai guztietako ia ehun beteranok hitzordua hartu dute larunbat honetan, martxoak 11, urteroko bileraren 44. edizioa egiteko. Tradizioaren arabera, San José Langilearen parrokian azken urte honetan hildako lagunen omenez eman den mezarekin hasi da eguna. Jarraian, Beteranoen Elkartearen Ohiko Batzar Orokorra egin da. Bertan, gai-zerrendako puntu guztiak aho batez onartu dira. Azkenik, eguna […]

Juanjo Aldako, I. “Víctor Zabalo” Saria

Urteroko 44. bilerarekin batera, Real Unióneko Beteranoen Elkarteak “Víctor Zabalo” saria sortu dutela iragarri dute. Aurrerantzean, urtero emango zaio inguruko pertsona edo erakunde bati, baldin eta, onura kolektiboaren aldeko jardueretan parte hartzen duela egiaztatzeagatik, aintzatespen hori merezi badu. Juan José Aldako, 1984tik Kurpil Kirolakeko presidente ezaguna izan da 2023an saritua, “bere giza balioen aitorpen gisa […]

Beteranoen Urteroko 44. bilera

Real Unióneko Beteranoen Elkarteak martxoaren 11n ospatuko du Beteranoen Urteroko 44. Bilera. Eguna hildako lagunen omenezko mezarekin hasiko da, San José Langilearen parrokian, 11:30etatik aurrera. Aurten, Manuel Sagarzazu, Txomin Solaegui, Agustín Amantegui, Paco Solanas, Juan Carlos Abasolo, Patxi Eizaguirre, Rober Narro, Javier Zabaleta y Josetxo Iguiñiz omenduko ditu elkarteak. Ondoren, Beteranoen Elkartearen Ohiko Batzar Orokorra […]

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.

Son aquellas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan.

  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)