Real Unión Clubek berdinketa lortu du Athletic Club B taldearen aurka etxetik kanpo. Irundarrek partidako gol aukera gehienak izan arren, ezin izan dute hiru puntuak eskuratu eta Stadium Galera ekarri.
Lehen zatia oso indartsu hasi du Real Unión Clubek, lehen bost minutuetan gol aukera bat sortuz. Hasierako erritmo biziaren ondoren, partida lasaitu egin da.
20. minututik aurrera, talde irundarrak martxa bat gehiago sartu du eta neurketaren jaun eta jabe bihurtu da, gol aukera ugarirekin. Nabarmentzekoa izan da Galarzak gertutik egindako jaurtiketa, aurkariaren atezainak gelditu duena. Ondoren, baloia erdiratu dute eta Galarzak berak buruz egindako errematea langan jo du.
Lehen zatiaren azken txanpan ere Ramsés Gilek zuzendutako taldea izan da nagusi, aurkariaren area etengabe presionatuz. Azpimarratzekoa izan da Ander Martínek baloia berreskuratu ondoren egindako jaurtiketa, baita Azkunek pase-konbinazio on baten ondoren egindakoa ere.
Bigarren zatia Real Unión Clubentzat zazpi minutu baino gutxiagoan ateratako hiru txartel horirekin hasi da, eta Athletic Club B lehen zatian baino aktiboago agertu da.
Hain hasiera gorabeheratsuaren ondoren, partida egonkortu egin da, eta talde bilbotarrak neurketaren kontrola hartu du, gol aukera gehiago sortuz.
Bigarren zatiko azken minutuetara arte ez da gol aukera argirik izan. Hala ere, 80. minututik aurrera, talde bilbotarrak intentsitatea handitu du eta golaren bila gogorrago jo du.
Defentsa irundarrak sendo eutsi die aurkariaren saiakerei. Paul Álvarezen geldiketa bat nabarmendu behar da: jokalaria dena emanez bota da, etxeko taldea markagailuan aurreratu zezakeen jaurtiketa bat gelditzeko. Ramsésen taldeak sendo eutsi dio azken bultzadari, eta partida berdinketarekin amaitu da.
Real Unión Club: Jon Tena; Álvaro Mateo, Jordi Pola, Gaizka Martínez (87’, Paul Álvarez), Javi Fontán; Luca Sangalli, Beñat Gaubeka (78’, Mancisidor), Ander Martín (87’, Ander Sánchez), Ekain Azkune (64’, Mustapha), Unai García (78’, Urzi Albizua); Aitor Galarza.
Athletic Club B: Mikel Santos; Daniel Pérez, Iker Monreal, Telmo Zarandona (45’, Beñat Larrea), Ilyas El Arbaoui; Adrián Pérez (84’, Beñat García), Javier Sola, Aritz Conde (58’, Peio Huestamendia), Selton Sánchez (58’, Eñaut Lete), Christian Imga; Ander Peciña (69’, Jesús Vizcay).
EPAILEA: Luis Balle Reus. Real Union Clubeko txartel oriak Javi Fontán -i (47‘), Beñat Gaubeka (49’) eta Ekain Azkune (52’), eta Athletic Club B Christian Imga -ri (54’)