Hurrengo partida:

28/08/2022
| 12:00 |
Real Unión Club - Cornellà

Euskaraldiaren hirugarren edizioa abian da Irunen

José Antonio Santano alkatea eta Miren Echeveste Euskarako ordezkaria 2022ko Euskaraldia aurkezteko ekitaldian izan dira, Irungo udaleko beste zinegotzi batzuekin eta hiriko zenbait erakundetako ordezkariekin batera.

Behin KORRIKA amaituta euskararen lekuko sinbolikoa EUSKARALDIAk jaso du. Ia mundu guztiak dakien bezala, euskara ulertzen duten hiztunen artean ahozko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da, gizarte esparru guztietara zabalduko dena eta iraupen mugatua izango duena -hirugarren edizio hau 15 egunekoa-. Beste era batera esanda, Euskaraldiaren helburu nagusia euskararen erabilera areagotzea da, gutxienez euskara ulertzen duten herritarren hizkuntza-ohiturak aldatuz.

Ariketa soziala 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean izango da, eta aurtengo edizioaren leloak dioen bezala, gizarteari jakinarazi nahi zaio euskaraz jarduteko unea dela – HITZEZ EKITEKO GARAIA -, hau da, euskararen erabileraren bidez beste urrats bat eman behar dela.

Euskaraldia Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Iparraldeko herri eta erakundeetan egingo da, herrietako euskaltzaleek hala erabakitzen dutenean.

Miren Echeveste Euskara ordezkariak azaldu duenez, aurtengo edizioak bi helburu nagusi izango ditu: alde batetik, Euskaraldian parte hartzen duten pertsona eta entitateek euskararen erabilera zabaltzeko urrats berriak ematea. Eta bestetik, partehartzea areagotzea: ahobizi gehiago, belarriprest gehiago eta arigune gehiagok parte har dezaten lortzea.

Irungo EUSKARALDIKO BATZORDEAK, gainera, hiru helburu ditu edizio honetan: ekitaldian belarripresten parte-hartze handiagoa izatea, gizonezkoen partaidetza handiagoa izatea eta gazteenen parte-hartzea handiagoa izatea ekitaldian.

Helburuak lortzeko, Irungo Udalak, EUSKARALDIKO batzordearen laguntzarekin, hainbat ekintza antolatu ditu. Gaur, 20:00etan, San Juan plazan, helburu horiek lortzeko lehenengo jardueraz gozatzeko aukera izango da. Klaun-in elkartearen eskutik kaledinamizazioa, gazteak animatzeko ekimenak, euskarri dibertigarriak eta abar aipatu helburuak lortzearen zerbitzura jarri dira.

Ordezkariak EUSKARALDIKO mugarrien zirriborro txiki bat aurkeztu zuen. Maiatzaren 18tik aurrera zabalik dago parte hartu nahi duten entitateen izen-ematea. Ekaina eta abuztua bitartean Euskaraldia hirian presente egingo da “kalea berreskuratzeko eta ariketari ikusgarritasuna emateko”. Irailaren 29an irekiko da ahobizi edo belarriprest gisa izena emateko epea, eta urritik azarora bitarteko hilabeteak prestakuntzan eta jardueraren sozializazioan emango dira.

Euskara zinegotzi delegatuak azaldu zuen ekitaldi sozialean bi parte-hartze mota egongo direla. Alde batetik, herritarrak. Gutxienez euskara ulertzen duten 16 urtetik gorako pertsonek ahobizi edo belarriprest gisa parte hartuko dute, jarduteko modu bat edo bestea aukeratuz. Bestalde, entitateek. Era guztietako entitateek parte hartu ahal izango dute, ariguneak edo euskaraz lasai hitz egiteko guneak eratuz.

Real Unióneko presidenteak, Igor Emeryk jakitera eman zuenez, Real Uniónek entitate gisa parte hartuko du EUSKARALDIA 2022an. Klub txuribeltzeko presidenteak azaldu zuenez “klubean ariguneak osatuko ditugu euskara ulertzen duten pertsona-taldeekin eta herritarrei zerbitzua euskaraz eskaintzen dieten klubeko kideekin. Helburu nagusia, beraz, erakundearen kideen arteko harremanetan euskararen erabilera areagotzea izango da”.

Emeryk Irungo erakundeak eta herritarrak gonbidatu nahi izan zituen aurten ariketa sozialean parte hartzera, eta “euskararen erabilera egunerokoan edo jardueran areagotzeko urrats esanguratsu bat ematea eskatu nahi dut”. Zuzentzen duen klubak emango duen pausoa jarri zuen adibidetzat: “Real Uniónek euskararen erabileraren eta sustapenaren garrantzia txertatuko du bere funtsezko oinarrietan”.

Helburua, azken finean, bakoitzaren inertzia linguistikoetan aldaketa praktikoak lortzea da. Horregatik, EUSKARALDIA 2022n parte hartu nahi duten Irungo erakundeei urrats erraz bat aukeratzeko deia egin zien. Adibidez, parte hartu nahi duen denda batek errotuluak euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz jartzea, eta menua gaztelaniaz zuen jatetxe horrek euskaraz eta gaztelaniaz izatea. Baina, beste ezeren gainetik, erakundeak osatzen dituzten pertsonek konpromisoa har dezatela euskara dakiten edo ulertzen duten bezero, erabiltzaile eta bazkideekin erabiltzeko, eta erakundean euskara ulertzen dutenek, hitz egiten ez badute ere, animatu ditzatela bezeroak, erabiltzaileak, bazkideak, haiekin euskaraz hitz egitera”.

Azken finean, proposamena da parte-hartzaile bakoitzak (herritarrak zein entitateek) euskararen erabilera areagotzeko zein urrats eman ditzakeen planteatzea eta Euskaraldiak irauten duen hamabost egunetan urrats hori gauzatu eta jakinaraztea. “Real Uniónen prest gaude erronka honi aurre egiteko” bukatu zuen Emeryk.

Miren Echeveste Euskara ordezkariak Udalak erakunde gisa eta Irungo Euskaraldiaren Batzordeko kide gisa hartutako konpromisoak azaldu zituen jendaurrean. Udalak ekimena babestu eta EUSKARALDIA 2022 egitasmoan parte hartuko du, aurreko urteetan bezala. Zentzu horretan, zinegotziak adierazi zuenez, “Udaleko talde politiko guztiek ekimenarekin bat egin nahi izan dute”. Bestalde, Udalak Euskaraldia sustatuko du gizarte erakundeetan eta hirian bertan. Gainera, Udalean ariguneak sortuko dituela eta euskararen erabilera sustatzeko urrats esanguratsuak emango dituela azpimarratu zuen. “Proposamena babesten duten ordezkari politikoek ekimenean parte hartuko dute” aipatu zuen.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDADEA

Lotutako albisteak

Real Uniónen kirol lerro berria aurkeztu da
I. Lehen Federazioko denboraldiaren hasierako Txapelketa
"Aurrera eta goraka. Abonatu zaitez!"

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.

Son aquellas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan.

  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios