Real Uniónek eta Events Onddar2k akordioa lortu dute, eta, horren arabera, Hondarribiko enpresa klubaren babesle izango da aurtengo abuztura arte.
“Joan den denboralditik ari gara klubarekin elkarlanean, eta orain beste urrats bat eman nahi dugu eta Real Uniónekin dugun konpromisoa indartu”, adierazi du Garikoitz Castellanos Events Onddar2 taldeko arduradunak.

“Eskerrak eman nahi dizkiegu Garikoitz eta bere taldeari kluba babesteko pauso hau emateagatik. Iaztik datorren harremana da, oso pozik gaude haiekin eta orain batasun hori indartzen ari gara”, adierazi du Igor Emery Real Unióneko Administrazio Kontseiluko presidenteak.
Events Onddar2 materiala alokatu eta kultur et kirol ekitaldiak, publikoak eta pribatuak, ekoizten dituen empresa bat da.