Guztira 120.000 akzio berri aterako dira, indarrean daudenen eskubide eta betebehar berdinekin, 10 euroko prezioarekin.
Asteazken honetan, uztailak 21, Stadium Galen ospatutako Ez-ohiko Batzar Orokorrak 1,2 milioiko kapital-gehikuntza prozesu bati hasiera ematea onartu du. Guztira 120.000 akzio berri aterako dira, indarrean daudenen eskubide eta betebehar berdinekin, 10 euroko prezioarekin.
Batzarra Ricardo Garciaren hitzekin hasi da, non gerturatutakoei kargu utzi behar duen Administrazio Kontseiluak kluba Emery familiaren eskuetan zergatik utziko duen azaldu du.
Gai-zerrendaren bostgarren puntuan Igor Emeryk, Emery familiaren bozeramaile bezala eta Real Unioneko Administrazio Kontseiluaren lehendakari berria izango dena, proiektu berriaren ardatz nagusiak zehaztu ditu. Lau izango dira: bi abiaduretako lana (lehen taldea eta harrobia), ilusioa, irekiera lan berri bat Real Union mugaz-gaindiko kluba bezala ezagutzeko eta familia kontzeptua.
Emeryk Real Unioneko Administrazio Kontseilu berria nortzuk osatuko duten ezagutzera eman du: Igor Emery Echegoyen (lehendakaria), Juan Mancisidor Lusa (lehendakariordea), Josu Imano Reta Decoureau, Iñigo Olaizola Alcorta, Herve Etcheverry, Alex Arieta-araunabeña Olano, Amaia Festa, Joseba Bereau eta Oscar Galan Martinez.
Guztira 69 pertsonek hartu dute parte.