Josh Feeney eta Tommi O´Reilly bere jatorrizko klubera itzuliko dira, neguko merkatuan Aston Villa FCrekin adostutako lagapen-epea amaitu ondoren

Joshua Feeney (Ingalaterra, 2005) 2021eko uztailean fitxatu zuen Aston Villa FC taldeak, Fleetwood Townetik. Internazionala izan da Ingalaterrako selekzioarekin 16 urtez azpikoetan, 17 urtez azpikoetan eta 18 urtez azpikoetan. Ligako 8 partida jokatu ditu Real Uniónekin.

Aston Villa FCko harrobian hezia, Tommi Dylan Brooklyn O ‘Reillyk (Ingalaterra, 2003) joan den abenduaren 14an debuta egin zuen Unai Emeryk entrenatutako lehen talde ingelesarekin, UEFA Conference Leagueko partidan HSK Zrinjski Mostarren aurka (1-1). Ligako 2 partida jokatu ditu Real Uniónekin.
Real Uniónek euren profesionaltasuna eskertu nahi du eta etorkizunean zortea opa nahi die.