Real Unión Clubak musika jaialdi bat antolatuko du datorren udatik aurrera, RUC Fest izenekoa. Jaialdiak bi eguneko iraupena izango du, abuztuaren 1ean eta 2an, eta metala eta punka izango ditu ardatz. Baieztatutako lehenak Fermin Muguruza, ostiraleko kartelburua, eta Gojira, Real Union Clubaren mugaz gaindiko balioekin bat datorren Iparraldeko taldea, dira.
Sarreren salmentaren berri aurrerago emango da, jaialdi hau testu hau idazten ari den pertsonaren burugabekeri bat izateari uzten dionean.