Real Uniónek eta Aston Villa FCk akordioa lortu dute Finley Munroe ezkerreko lateralak datorren denboraldian Irunen utzita jokatzeko.
Finley Christopher Munroe (Ingalaterra, 2005) 2021ean iritsi zen Aston Villa FC taldera, Chelsea FCko harrobitik. Aurtengo maiatzaren 9an egin zuen debuta Aston Villarekin, UEFA Europa Conference Leagueko partidan, Olympiakos FC taldearen aurka. Hamar egun geroago debuta egin zuen Premier League-n Cristal Palace FC taldearen aurka.

Lagapen hau Aston Villak eta Real Uniónek duten lankidetza hitzarmenaren barruan kokatzen da.