Real Uniónek, Ongizate, Prestakuntza eta Garapen Pertsonalaren Arloaren bitartez, bi ekintza jarri ditu abian Haurren Eguna dela eta. Egun hori joan den astelehenean, apirilaren 15ean, ospatu zen nazio-mailan, eta adingabeen eskubideetan jarri du arreta.
Alde batetik, klubak berriro erabil daitezkeen futboleko botak biltzea bultzatuko du (txikiak geratu direlako, beste batzuk erosi direlako, ez direlako erabiltzen, etab.). Biltzen den materiala klubean baliabideak eskuratzeko zailtasunak dituzten pertsonei botak emateko eta eguneroko ezusteko batzuetarako erabiliko da. Irungo Udalarekin lankidetzan aritzen den elkarte bati ere emango zaio parte bat, talde kalteberekin lan egiten baitu, tartean adingabeak daudela, kirola eta, bereziki, futbola egiteko aukera errazteko. Apiril osoan zehar, entrenatzaileen edo harrobiaren arduradunen bitartez egin ahal izango da entrega.
Bestalde, datozen egunetan, klubak gurasotasun positiboari buruzko prestakuntza helaraziko die interesa duten familiei. Prestakuntza hori Más Futbol proiektuarekin lankidetzan gauzatuko da, Álex Remirok, Realeko nazioarteko atezainak, Gipuzkoan bultzatutako proiektua.