Real Unióneko lehen taldeko jokalaria den Gio Gagua deitu du Georgiako Futbol Federazioak Georgian eta Errumanian jokatuko den 21 urtez azpiko Europako Txapelketa jokatzeko.
Jokalaria Tiflisen (Georgia) egon beharko du ekainaren 10ean kontzentrazioan sartzeko. Georgiak Tiflisen jokatuko ditu bere partidak, ekainaren 21ean Portugalen aurka, ekainaren 24an Belgikaren aurka eta ekainaren 27an Herbehereen aurka.