Giorgi Gagua Real Unióneko aurrelaria Georgiako 21 urtez azpiko selekzioak deitu du hurrengo egunetan jokatuko diren lagunarteko bi partidatarako, hain zuzen ere, irailaren 24an Portugalgo 21 urtez azpiko selekzioaren aurka (Covilhãko José Dos Santos Pinto futbol-zelaian / 18:00etan) eta irailaren 27an Turkiako 21 urtez azpiko selekzioaren aurka (Istanbuleko Recep Tayyip Erdogan futbol-zelaian / 19:00etan).
Real Unióneko aurrelaria asteazken honetan joango da bere selekzioaren kontzentraziora Portugalen, eta hilaren 28an itzuliko da Irunera. Jokalariak galdu egingo du datorren igandean CD Alcoyanoren aurka jokatuko den partida, Stadium Galen jokatuko dena 12:00etatik aurrera, eta Federazio Kopako datorren asteazkenean Náxara CDren aurka jokatuko dena, hau ere Stadium Galen, 19:30etik aurrera.