GAL ESTADIOA IRISGARRIAGOA IZANGO DA DATORREN DENBORALDITIK AURRERA

Obrek 366.476,97 euroko aurrekontua dute, eta bost hileko exekuzio-epea

Gal estadioan berriki abian jarri ziren obrak bisitatzen izan dira gaur Gorka Álvarez, Obra, Mantentze Lan eta Azpiegituretako ordezkaria, eta Borja Olazabal, Kiroletakoa, Igor Emery Real Unioneko presidentearekin batera. Lanen xedea estadioaren irisgarritasuna hobetzea eta, horretarako, igogailu berri bat instalatuko da, komunak berrituko dira, irisgarriagoak izan daitezen, eta eremu erreserbatu bat prestatuko da mugikortasun urriko zaleek partidak ikus ditzaten.

Obra, Mantentze Lan eta Azpiegituretako ordezkariaren hitzetan, “irisgarritasunak arduratzen gaitu, eta horregatik lantzen dugu. Udalaren menpeko eraikin eta instalazio guztien irisgarritasuna hobetzen ari gara, irundarrek baliabide publikoak baldintzarik onenetan erabiltzeko aukera izan dezaten. Udalaren kirol-instalazioak irisgarriak izan behar dira, eta bertaratzen diren guztien segurtasuna bermatu behar dute. Kasu honetan, helburu horiexek betetzeko lan batzuei ekin diegu Gal estadioan, klubaren eta partidetara joaten direnen zaleen eskariei erantzuteko”.

Bestalde, Kiroletako ordezkariak adierazi duenez, “Real Unióni ez zaio sekula Udalaren babesa faltako, eta horregatik ari gara taldea laguntzen gure esku dagoen guztian. Zale txuri-beltzak estadiora joatea nahi dugu, eta horretarako ezinbestekoa da estadioa erosoa eta irisgarria izatea. Dagoeneko Real Uniónekin batera lanean ari gara, taldea mailaz igotzeko borrokan egon dadin datorren denboraldian”.

Obrek 366.476,97 euroko aurrekontua dute (BEZa barne), eta bost hileko exekuzio-epea. Hortaz, 2025/26 denboraldia abian dela amaituko dira. Zehazki, igogailuaren obra mendebaldeko harmailan egingo da, harmaila nagusian, alegia, eta helburua da estadioa irisgarriagoa izatea. Horrela, Patricio Arabolaza kaletik harmailaren bi kotetara igotzeko modua egongo da, ikusleek duten zelaiko bistari eragotzi gabe.

Mendebaldeko harmaila horretan bertan, mugikortasun urriko pertsonentzako eremu erreserbatu bat prestatuko da. Horretarako, eserleku batzuk kendu beharko dira, eta espazio erreserbatu batzuk utziko dira gurpil-aulkietan datozenentzat eta horien laguntzaileentzat.

Bestalde, mendebaldeko harmailaren iparraldeko eta ekialdeko harmailaren lehen solairuko gimnasio ondoko komunak ere berrituko dira. Irisgarritasuna hobetze aldera, mugikortasun urriko pertsonentzako komun bat gaituko da bakoitzean, barneko espazioak berrantolatuta.

Horrez gain, aurreko ostiralean, maiatzak 30, ohiko osoko bilkura egin zen, eta bertan onetsitako kreditu-aldaketaren barruan badago estadioaren soropil artifiziala berritzeko proiektua idazteko lanetarako partida bat, 25.000 eurokoa.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan
NOBEDEA

Lotutako albisteak

Kanpoan jasotako porrota, aho zapore garratzarekin
BM Supermerkatuak Real Unión Clubarekin duen babesletza-hitzarmena berritu du
Porrot engainagarria etxean

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)