“Galen gertatutakoari ez diot buelta gehiegirik eman”

Aitor Zulaika Real Unióneko entrenatzaileak agerraldia egin du gaur goizean Stadium Galeko prentsa aretoan, lehen taldeak asteazken honetan Balaídos futbol-zelaian Celta B taldearen aurka jokatuko duen partidaren atarian.

Joaneko partidan gertatutakoari buruz galdetu diotenean, Zulaikak esan duenez, “beharrezko bueltak eman dizkiot, baina igandean Valladolid Promesasen aurka jokatuko dugun partidari emango diodan bezala. Nire ustez, partida hura inflexio-puntua izan zen guretzat, defentsa-lanak hobetzeko. Gertatu zena errepasatzen aritu naiz, baina gainerako partidekin egiten dudan bezala. Ez zaio inori gustatzen 1-4 galtzea, hurrengo 48-60 orduak kudeatzea zaila da. Guri gogoeta eragin zigun”.

Azpeitiko entrenatzaileak adierazi duenez, egun hauetan ondo entrenatu ahal izan dira, nahiz eta partida batetik bestera denbora gutxi egon. “Hiru partida jarraian ditugu, baina entrenatu ahal izan dugu. Igandean entrenatu genuen, atzo ere bai, eta orain egin egingo dugu. Futbola da, lehiatzea gustatzen zaigu. Zelai ikaragarri batean egingo dugu, talentu handiko aurkari baten aurka eta Real Uniónek inauguratu zuen estadio batean”.

Jarraian jokatu beharreko hiru partidetan pentsatuz jokalariak erreserbatzeko aukerari buruz, Zulaikak argi hitz egin du. “Inola ere ez, are gehiago, uste dut entrenatzaile batek gutxitan egiten dituela hamaikakoak hurrengo partidetan pentsatuz. Eta hiruretatik lehena bada, are gutxiago. Larunbatean Leónen jokatu zen hamaikakoa erabaki tekniko-taktikoengatik egin nuen”.

Sequeira Vigora itzuliko da

Patrick Sequeira Vigora itzultzearen inguruan galdetu diote kazetariek Real Unióneko entrenatzaileari. “Iaz Celtan aritu zen utzita eta kanpaina bikaina egin zuen. Baina gaizki bukatu zuen. Celtak fitxatzeko aukera egon zen, baina ez zuen egin, eta gero selekzioarekin joan zen eta lesionatu egin zen. Gero, errekuperazio- eta egokitze-prozesu batekin hasi behar izan du. Prozesu horretan, oro har, oso ondo entrenatu da, oso pozik gaude, eta bihar, gainerakoek bezala, jokatzeko aukerak ditu”.

Lehen multzoko 20. jardunaldiko partida asteazken honetan jokatuko da, Balaídos futbol-zelaian, 19:00etatik aurrera.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Real Uniónek Riazorren galdu du baina mailari eustea lortu du
Real Unión Rocak etxean garaipena lortuta esan dio agur denboraldiari
Telmo Doladok Real Unión Rocaren Erregulartasunaren Saria jaso du

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)