Gallardok irabazi du Real Uniónek antolatutako II. Enpresen Txapelketa, finalean Akerretari 1-0 irabazita.
Txapelketa gaur goizean jokatu da Galeko anexoan, eta ligaxka formatuan 10 minutuko partidak jokatu dituzten sei taldeko bi multzo ezarri dira. 10 taldek parte hartu dute guztira: Tecna, Events Onddar2, BM Supermerkatuak, Mármoles Oiasso, Akerreta, Legorburu Aduanas, Servos, Gallardo, Euskal Sareak, El Diario Vasco, Córner Txuribeltz eta PIB Bidasoa.
Real Uniónek lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkie parte hartuko duten taldeei txapelketaren inguruan giro bikaina sortzeagatik, baita antolatzen lagundu duten babesle eta laguntzaileei ere.