Aitor Seguín, Real Unioneko jokalari berria.
Real Unionek eta Aitor Seguínek akordio batera iritsi dira Eibarko ezker hegaleko jokalariak hurrengo bi denboraldiak Irunen jokatzeko.
Aitor Seguín Cid (Eibar, 1995) jokalariak Athleticeko harrobian hezi zen eta CD Baskonian eta Bilbao Athleticen jokatu ondoren, Barakaldo CF-en jokatu du denboraldi honetan. 26 partida jokatu ditu eta 7 gol sartu ditu.
“Pozik nago zuekin egoteaz eta garai berri honekin ilusionaturik. Laster ikusiko gara Galen. Aupa Union!”, adierazi du jokalariak sare sozialetan zabaldutako bideo batean.