Mikel Llorente, Real Unión Club-eko entrenatzaileak, agerraldia egin du gaur goizean Stadium Galeko prentsa aretoan, taldeak larunabtean SD Ponferradina-ren aurka jokatuko duen partidaren atarian.
Teknikariaren agerraldia futbolarekin zerikusirik ez duen gai batekin hasi da, eta Valentzian DANAk eragindako pertsonei buruz hitz egin du, Real Union Clubek Chivako Udalarekin lankidetzan kaltetuei ekonomikoki laguntzeko egindako ekimena gogoratuz: “Lehenik eta behin, klubaren ekimenaz hitz egin nahi dut, Valentziako Erkidegoarekin elkartasunez. Hemendik jendea animatu nahi dugu inplikatzeko, une oso zailak direlako. Uste dut bakoitzak ahal duen moduan lagundu egin behar duela. Klubaren ekimena dirua biltzeko da, Chivako Udalak asteak edo hilabeteak iraungo duena konpontzen saiatzeko baliabideak izan ditzan. Hemendik elkartasuna adierazi herriari eta baita Charly Pérezi ere. Jendea asko laguntzen ari da, eta garrantzitsua da bi aste barru hau ez ahaztea, laguntza behar izango baitute. Hemendik jendea animatu nahi dut, ahalik eta gehien lagun dezan”.
Futbolari dagokionez, taldea ondo ari dela lanean adierazi du Hondarribiko entrenatzaileak: “Normalena asteak ondo joatea da, eta jokalariek oso ondo entrenatzen dute. Normalean esango dizuet asteak bine joan direla, landu nahi duguna burutu egiten delako. Oso ondo entrenatzen duen taldea da, gero zailtasunak asteburuan iristen dira partidekin, eta emaitzak markatzen du. Salamancan kolpe handia hartu genuen, baina taldeetan zailtasun-uneetan nabaritzen da aldea. Irabazten zoazenean dena ondo doa, baina zailtasun-uneetan taldea lasaitasuna erakusten ari da. Baina Segoviakoak edo Salamancakoak bezalako kolpe gehiago egotea saihestu behar dugu, nahiz eta taldea etxeko partidetan ondo erreakzionatzen ari den. Egonkortasun handiagoa erakutsi behar dugu, eta hobeto lehiatu”.
Aurkariari buruz, SD Ponferradinari buruz, Mikel Llorentek Bierzoko taldearen maila onaz hitz egin du: “Maila indibidualean sekulako gaitasuna duten jokalariak dituzte, une batzuetan nagusitzen ari zaretela eta nagusi izaten ari zaretela pentsa dezakezu, baina berdin dio, ekintza oso puntualetan oso gaitasun handia dute eta. Talde honek oso erne jartzen zaitu”.
Gainera, mezu bat bidali nahi izan die txuribeltz zaleei, batez ere joan den igandean Salamancara joandakoei: “Salamancan egondako jendeari eskerrak eman nahi dizkiot, desplazatu eta animatzen gaituztelako. Garrantzitsua da egotea, baina egoteaz gain, garrantzitsua da egotea, ekarpenak egitea eta animatzea. Lehengo egunean gazte talde bat atera zen goizaldean haraino, 4-1 irabazi ziguten, animatzen jarraitu gintuzten eta gainera Irunera gaueko hamarretan iritsi ginen eta hemen hartzen zaituzte. Baloratu egin behar da, guk asko eskertzen baitugu. Bihar garaipen bat lortzea espero dugu beraiei eskaini ahal izateko”.