Garaipena!

Real Unión Club: Pérez; Santos, Domínguez, Quintana, Joseca; Vidorreta (Sergio Benito, 61. min.), Bilbao (Olaortua, 85. min.), Rivero, Aranzabe (Cayarga, 74. min.), San Bartolomé (Dani Garrido, 61. min.); Obieta (Asier Benito, 74. min.).

RC Celta Fortuna: Marc Vidal; Tincho, Lago, Meixus (Barreiros, 86. min.), Sergio Díez (Garriel, 70. min.); Burcio (De la Iglesia, 70. min.), Emilio (Johan, 76. min.), Manu, Fer López, Miguel; Escobar.

Emaitza (3-2): 0-1, Escobar, penaltiz (55. min.); 1-1, Aranzabe (65. min.); 1-2, Emilio (75. min.); 2-2, Sergio Benito (82. min.); 3-2, Cayarga (84. min.).

Epailea: Millán Bárcenas Torres. Manuri (95. Min.) txartel horia atera dio RC Celta Fortunan.

Bestelakorik: Lehen Federazio e-Learnigo 1. Multzoko 2. jardunaldia. Stadium Gal. 1.000 ikusle inguru. Partida hasi aurretik Ricardo Jiménezi omenaldia egin zaio, klubeko medikua 30 urte baino gehiagoz. Imanol Susperregui hil berri den Real Unióneko jokalari ohiarengatik ere minutu bateko isilunea egin da.

Garaipena lortu du Real Uniónek Stadium Galen RC Celta Fortunaren aurka. 3-2, Mikel Llorentek zuzentzen duen taldeak kanpoko taldea markagailuan bi aldiz aurreratzen ikusi ondoren, bigarrena partida amaitzeko ordu laurden eskas falta zenean. Baina talde honek egiten duen horretan sinesten du, ondoren Hondarribiko entrenatzaileak prentsa aretoan azpimarratu duen bezala, eta zaletuen bultzadarekin markagailuari buelta eman eta denboraldiko lehen garaipena lortzeko gai izan da.

Irungo taldea hasieratik saiatu da. Obieta area kanpotik partidaren hasieran. Marc Vidalek ondo urrundu du. 4. minutua zen. RC Celta Fortunaren erantzuna, aukera bikoitzarekin eta Charly Pérezen bi erantzun onekin. 29. minutuan, Emilio bakarrik geratu da Real Unióneko atezainaren aurrean, eta Pérezek bisitarien gola eragotzi du harmailak okerrenaren beldur zirenean. 34.ean, Fer López iritsi da areara eta Charly Pérezek geldiketa ona berriro ere.

Bigarren zatiak ez du zerikusirik izan lehenengoarekin. Hasi eta berehala, talde bisitariak aurrea hartu du Escobarren bitartez, San Bartolomék egindako penalti bat transformatuz. 55. minutua zen. Irungo taldea azkar berregiten saiatu da. 59. minutuan, Marc Vidalek Obietaren jaurtiketa urrundu, aldaratzea Santosi erori eta bere jaurtiketa kornerrera joan da aurkariaren defentsan jo ostean. Hurrengo jokaldian berdinketaren gola iritsi da. Santosen erdiraketa eskuin hegaletik eta Aranzabek 1-1ekoa jarri du. Pozak gutxi iraun dio Real Unióni, 75.ean berriro aurreratu baita RC Celta Fortuna, oraingo honetan Emilioren golari esker. Eta hor etorri da azken erasoa. Asier Benitok, berdegunera sartu berriak, ezkerrarekin gurutzatutako jaurtiketa batekin probatu du, eta atezain bisitaria ondo luzatzera behartu du. Sergio Benitok ez du barkatu 82.ean berdinketa jartzeko. Eta 84.ean, hamar minutu lehenago debutatu berri duen Cayargak 3-2koa jarri du. Epaileak zazpi minutu gehitu ditu, baina ez du gehiagorako denborarik eman. Denboraldiko lehen garaipena, markagailua iraulita, taldearen estreinaldian, etxean.

Bihartik, astelehena, 3. jardunaldian pentsatu beharra dago. Larunbatean taldeak Taxoareko instalazioetara bidaiatuko du, Osasuna Promesasen aurka jokatzeko 17:30etik aurrera.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan
NOBEDEA

Lotutako albisteak

Kanpoan jasotako porrota, aho zapore garratzarekin
BM Supermerkatuak Real Unión Clubarekin duen babesletza-hitzarmena berritu du
Porrot engainagarria etxean

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)