CD Roteta: Rodríguez; Mikel Isasmendi, Aguado, Lestuzzi, Barrena; Redin, Urrutia, Bergera (López, 87. min.), Salvador (Osacar, 89. min.), Enrique (Ander Isasmendi, 83. min.); Mitxelena (Baños, 89. min.).
Real Unión B: Flores; Arteaga (García, 66. min.), Gordo, Ollo, Corvo; Rodríguez, Sánchez (Abad, 66. min.), Fernández, González (Blanco, 85. min.), Palenzuela (Chacón, 85. min.); Artola (Cabo, 66. min.).
Emaitza (0-1): 0-1, Gordo (89. min.).
Epailea: Eneko Zamarrón Royuela. Txartel horia atera die Salvadorri (47. min.), Redini (58. Min.), Aguadori (63. min.) eta Lópezi (89. min.) CD Rotetan eta Sánchezi (28. min.), Gordori (37. min.) eta Arteagari (41. min.) Real Unión Bn. Carlos García Real Unión Bren entrenatzailerai (28. min.) eta Aníbal Martínez bigarren entrenatzaileari ere (77. min.) txartel horia atera die.
Bestelakorik: Erregional Preferente mailako 4. jardunaldia. Martutene. 200 ikusle inguru.
Unai Gordok 89. minutuan sartutako golari esker Real Unión Bk 0-1 irabazi dio CD Rotetari eta oraindik ez du porrota ezagutzen denboraldi honetan. Ez da partida erraza izan. Kosta egin zaie irundarrei, batez ere lehen zatian.
Carlos Garcíaren taldeak lau garaipen lortu ditu lau partidatan eta sailkapenaren buruan dago. Hurrengo jardunaldian San Tomas Lizeoa KE jasoko du Galeko anexoan.