Zazpigarren bukatu du liga bigarren taldeak 11 punturekin.
Real Unión B: Echarri (Iza, 60. min.); Ariztimuño, Cabo (Navajas, 49. min.), Jon Echarri, Martinez de Liza; Uriarte (Aperribay, 60. min.), Garcia Ettaouil, Pagola, Rodrigo (Vicente, 60. min.), Lazkanoiturburu; Tior (Gonzalez, 45. min.).
Allerru KE: Martín; Arruti (Garcia, 55. min.), Aguirregomezcorta, Gainza, Santos; Gil, Cascante, Vicente, Ledesma (Pozo, 59. min.), Araneta; Barado (Sanchez, 52. min.).
Emaitza (3-2): 1-0, Garcia Ettaouil (12. min.); 1-1, Aguirregomezcorta (penaltiz, 19. min.); 2-1, Rodrigo (60. min.); 3-1, Vicente (62. min.); 3-2, Sanchez (85. min.)
Epailea: Liher Martin Delgado. Txartel horia atera zion Jon Garciari (73. min.) Real Union Bren aldetik eta Ledesmari (57. min.) Allerruren aldetik.
Bestelakorik: Ohorezko Erregional Mailako I. Multzoko bederatzigarren jardunaldia. Ugalde-Katea, ateak itxita.
Garaipenarekin itsi zuten Kepa Esnaolaren mutilek Ohorezko Erregional Mailako liga erregularra Allerruri 3 eta 2 irabazi ondoren. Atzokoa denboraldiko hirugarren garaipena izan zen, liga hasieran Errenteria irabazi ondoren eta duela hilabete bat Ordiziaren aurka Irunen denboraldiko bigarren garaipena lortu ostean.
Irundarren lehenengo gola neurketa hasi eta berehala heldu zen, 12. minutuan, Garcia Ettaouilen bitartez. 19. minutuan Allerruk berdinketaren gola erdietsi zuen, penaltiz, Aguirregomezcortaren bitartez. Bigarren zatian heldu ziren neurketako beste hiru golak. Rodrigok aurretik jarri zuen berriro ere bigarren taldea 60. minutuan eta Vicentek hirugarrena lortu zuen 62. minutuan. 85. minutuan lortu zuen Alerruk bigarren gola, Sanchezen bitartez. Zazpigarren bukatu du liga bigarren taldeak 11 punturekin.