Aitor Zulaikaren taldeak 2-1 irabazi dio talde galiziarrari.
Real Unión Club: Irazusta; Elosegi, Pérez, Ruiz, Barbu; Vivancos, Senar, Capelete (Beobide, 46. min. eta Arzuaga, 87. min.), Oyarzun (Seguín, 80. min.), Llamas (Temenuzhkov, 72. min.); Bravo (Ariztimuño, 80. min.).
RC Deportivo: Mackay; Lapeña, Álex (Mario, 46. min.), Juergen, Miku; Quiles (Noël, 57. min.), William, Víctor, Rafa de Vicente (Menudo, 85. min.), Jaime (Aguirre, 85. min.); Héctor Hernández (Villares, 85. min.).
Emaitza (2-1): 1-0, Bravo (8. min.); 1-1, Noël (64. min.); 2-1, Bravo (74. min.).
Epailea: Alberto Ávalos (Katalunia). Txartel horia atera dio Vivancosi (56. min.) eta Temenuzhkovi (92. min.) Real Uniónen aldetik eta Jaime Sánchezi (55. min.) eta Vïctor Garcíari (87. min.) RC Deportivoren aldetik.
Bestelakorik: 1. RFEF Footters-ko I. Multzoko zazpigarren jardunaldia. Stadium Gal, 900 jarraitzaile inguru. Partida hasi aurretik Jabo Irureta Real Unióneko jokalari ohia eta RC Deportivoko entrenatzaile ohia omendu dute.
Real Uniónek garaipen garrantzitsua lortu du Stadium Galen gaur arratsaldean RC Deportivoren aurka, eta hiru puntu lortu ditu berriro, lau porrot jarraian jaso ondoren, naiz eta talde galiziarra talde irundarra baino hobea izan den.
Partida ondo hasi du Real Uniónek, 8. minutuan Bravoren bitartez aurrea hartu baitu, Bergantiñosen akats baten ondorioz. Real Unióneko aurrelaria bakarrik geratu da Mackayren aurrean eta ez du barkatu, 1-0ekoa igoaraziz. Deportivo saiatu da, eta aukera ugari izan ditu, horietako bi oso argiak. Lehenengoa, 25. minutuan, William Irazustaren aurrean jarri da, baina errematea Pérezek ate azpitik atera du. 42.ean, Víctorrek aukera bikoitza izan du, baina baloia Irazustaren ate gainetik joan da, Llamasen jo ostean.
Deportivo erasoka hasi da bigarren zatia eta 53. minutuan Juergenek lehen abagunea izan du, baina Irazustak gelditu du. 64. minutuan iritsi da talde galiziarraren berdinketaren gola, Noëlen bitartez, talde galiziarrak eskuin hegaletik egindako jokaldi on bati amaiera emanez. Baina 74. minutuan Real Unión aurreratu da berriro, Bravoren bitartez, Pérezen jokaldi baten ondoren, baloi bat moztu eta kontraerasoari hasiera eman ondoren. Partida amaitu arte saiatu da Deportivo, baina aukera ugari sortu arren, berdinketaren gola ez da iritsi eta puntuak Irunen geratu dira.
Real Uniónek 9 puntu ditu sailkapenean. Datorren astean CD Calahorraren aurka jokatuko du La Planillan, ostiralean, 19:00etatik aurrera.