Hurrengo partida:

22/05/2022
| |
Extremadura UD - Real Unión Club

Garaipena emaitza iraulita

Real Unión B: Iza; Ariztimuño (Pastoriza, 87. min.), Del Val, Martínez de Liza, Olaciregui; Herrero (Rodríguez, 82. min.), López (Rodrigo, 69. min.), Ollo (Cabo, 75. min.), Artola (González, 73. min.), Carrillo; Navajas.

CD Hernani: Elizalde; Muñoz (Olivenza, 76. min.), Jáuregui, Pirón (Lizarazu, 66- min.), Yaniz; Sanz, Zubizarreta, Mendizabal, Hernández (Loran, 66. min.), García (Auzmendi, 31. min.); Oyarbide (Bereziartua, 61. min.).

Emaitza (3-2): 0-1, Sanz (13. min.); 1-1, Navajas (38. min.); 2-1, Navajas (60. min.); 3-1, González (81. min.); 3-2, Bereziartua (83. min.).

Epailea: Liher Martín Delgado (Euskadi). Txartel horia atera die Carrillori (17. min.), Ariztimuñori (17. min.) eta Martínez de Lizari (23. min.) Real Unión Bren aldetik eta Piróni (27. min.) CD Hernaniren aldetik.

Bestelakorik: Ohorezko Erregional Mailako 18. jardunaldia. Galeko anexoa.

Aurten Galeko anexoan jokatutako bigarren partida eta Ohorezko Erregional Mailako filialak lortutako bigarren garaipena jarraian. Gaurkoan, gainera, Sanzek 13. minutuan lortutako hasierako gola irauli behar izan dute, CD Hernani aurretik jarri duena. Navajasek 38. minutuan atsedenaldira iritsi baino lehen berdinketa jarri du. Bigarren zatian, Navajasek berak 2-1ekoa sartu du 60. minutuan. Hirugarrena 81. minutuan iritsi da Gonzálezen bitartez eta Bereziartuak, bi minutu geroago, 3-2koa sartu du bisitarientzat.

Egoitz Sayarren taldeak bederatzigarren postuan dago 22 punturekin. Datorren astean Aloña Mendi KE izango dute aurkari.

Parteka ezazu

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDADEA

Lotutako albisteak

Real Unión izango da aste honetako Igandero ekitaldiko protagonista
Filiala mailaz jaitsi da, garaipena lortu arren
Play-offarekin amets egiten jarraitzeko garaipena