Hurrengo partida:

17/12/2023
| 16:00 |
Real Sociedad B - Real Unión Club

Garaipena eta Errege Koparako txartela!

Real Unión Club: Jiménez; Santos (Aramburu, 65. min.), Montoro, Jaso, Parada; Beobide, Agirre, Núñez (Herrero, 88. min.), Bravo (Luque, 65. min.), Sánchez; Gagua (Pérez, 88. min.).

Terrassa FC: Ortega; Neeskens, Lucas, Mayala, Serrano (Lledó, 65. min.); Morales (Serveti, 78. min.), Erraji, Vivancos (Fernández, 65. min.), Jiménez (Cano, 46. min.), Spartalis (Garzón, 46. min.); Perera.

Emaitza (1-0): 1-0, Montoro (73. min.).

Epailea: Borja Martínez García. Txartel horia atera die Núñezi (31. min.), Jasori (63. min.) eta Luqueri (89. min.) Real Uniónen eta Pererari (74. min.) eta Lledóri (80. min.) Terrassa FC taldean.

Bestelakorik: Federazio Kopako final-laurdenak. Stadium Gal. 1.700 ikusle.

Montorok 73. minutuan sartutako golari esker, Real Uniónek Terrassa FC mendean hartu du Stadium Galen, Federazio Kopako finalerdietarako sailkapena eta Errege Kopako hurrengo ediziorako txartela lortuz. Aitor Zulaikaren taldeak baloiaren jabetza izan du lehen zatian, baina kosta egin zaio gol aukerak sortzea zelaian ondo jarritako aurkariaren aurrean. Carlos Bravo izan da arriskua katalanen atera eraman duen lehena, 21. minutuan lehenengo, Santosen erdiraketara ezker hankarekin kanpora joan zaion erremate batekin; eta hiru minutu geroago, Nacho Sánchezek eskuin hegaletik egindako erdiraketa batean. Real Uniónen minuturik onenak izan dira. 27an, Nacho Sánchez bera falta atera eta Gaguak baloia sareen hondora bidaltzeko zorian egon da. Eta minutu bat geroago Agirrek izan du, baina kanpora joan zaio. Irundarren gol posibletik Terrassa FCren gol aukera argienera pasa gara. 33. minutuan Serranoren errematea kanpora joan da Joel Jiménezek defendatutako ateko langan jo ostean.

Bigarren zatia ere erritmo biziarekin hasi da, berriz ere Real Uniónek partidaren pisua eraman nahi izan du eta baloiaren jabe izan da, nahiz eta talde bisitaria izan den abisatzen lehena, Canok 60. minutuan egindako errematearekin. Aitor Zulaikaren taldeak saiatzen jarraitu du saria iritsi den arte, ez polemikarik gabe. 73. minutuan, Montorok aurretik jarri ditu irundarrak, jokaldi nahasi batean. Terrassa FC taldeak jokaldia bertan behera uztea eskatu du, zelaian bi baloi zeudelako, baina epaileak gola ematea erabaki du. Hortik aurrera, Kataluniako taldeak berdinketaren bila jo behar izan du, baina Real Uniónek emaitzari eutsi dio Federazio Kopako finalerdietan sartzeko eta hurrengo Errege Koparako txartela lortuz, Lehen Mailako talde batek Stadium Gal bisitatuko duela ziurtatuz. Partidaren amaieran, Javier Landeta Euskadiko Futbol Federazioko presidenteak Jon Irazusta eta Jagoba Beobide taldeko kapitainei eman dizkie sinbolikoki lehiaketa hori jokatzeko giltzak.

Taldeak atseden hartuko du ostegun honetan eta ostiralean entrenamenduetara itzuliko da igandean Murtzian jokatuko den Lehen Federazioko 2. Multzoko zortzigarren jardunaldiko partida prestatzeko.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Osasuna Promesasek hiru puntuak eskuratu ditu Stadium Galen
"Etxean jokatuko dugu eta Real Uniónen bertsiorik onena ikusi behar dugu"
TESA ASSA ABLOY, Real Uniónen babesle berria

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.

Son aquellas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan.

  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)