Real Unión Club: Jiménez; Santos, Montoro, Jaso, Parada; Rivero (Beobide, 74. min.), Agirre (Oyarzun, 82. min.), Seguín, Núñez (Sánchez, 65. min.), Herrero (Luque, 65. min.); Gagua (Jon Ander, 65. min.).
CF Illueca: Forcén; Luis Alberto (Cavero, 71. min.), Oliver, Lojin, García (Cortés, 54. min.); Gimeno (Barriendos, 54. min.), Rosell (Marín, 65. min.), Rubí, Gassama (Martínez, 54. min.), Veintemilla; Rubio.
Emaitza (2-0): 1-0, Núñez (32. min.); 2-0, Seguín (48. min.).
Epailea: Gonzalo López Romera. Txartel horia atera dio Riverori (59. min.) Real Uniónen eta Garcíari (20. min.) eta Maríni (92. min.) CF Illuecan.
Bestelakorik: Federazio Kopako final-hamaseirenetako partida. Stadium Gal. 400 ikusle inguru.
Real Uniónek garaipena lortu du CF Illuecaren aurka Federazio Kopako final-laurdenetarako sailkatzeko eta Errege Koparako txartela lortzeko pauso bakarrera geratzeko. Datorren asteazkenean jokatuko du txartela, Stadium Galen, Terrassa CFren aurka, CD Izarra mendean hartu duena B Multzoko beste kanporaketan.
Lehen berrogeita bost minutuetan nagusi izan dira etxekoak, baina 22. minutura arte itxaron behar izan da lehen gol aukera garbia ikusteko. Gaguak area barruan egindako mugimendua ( arratsaldean estreinatu da titular gisa), baina bere jaurtiketa gurutzatua atezain bisitariak ondo atera du. Forcén ere protagonista izan da irundarren hurrengo abagunean. Chema Núñezen pasea eta Aitor Seguín bakarrik geratu dira bisitarien ate aurrean baina ez du baloia sare barrura bidaltzen asmatu. Hirugarrenean bai, Núñez boleaz harrapatu duen aldaratze batekin 1-0ekoa markagailura igo da.
Bigarren zatiko areara egindako lehen hurbilketak irundarren bigarren gola ekarri du, Seguínek area kanpotik egindako jaurtiketa baten bidez. Ez du ondo blokatu kanpoko atezainak eta Illuecaren atean sartu da azkenean. Hortik aurrera, talde bisitaria saiatu da, baina Real Uniónek ondo kontrolatu du partida. Aragoiko taldearen gol aukerarik argiena, Barriendosek 58. minutuan egindako jaurtiketa batean. Jiménezek ondo atera du. Taldeak atseden hartuko du ostegun honetan eta ostiralean entrenamenduetara itzuliko da Lehen Federazioko 2. Multzoko 7. jardunaldiko partida prestatzeko, igandean, 12:00etatik aurrera, SD Amorebietaren aurka Stadium Galen.