Real Unión Club: Irazusta; Pérez (Córdoba, 62. min.), Montoro, Baz, Joseca; Beobide (Vidorreta, 82. min.), Alain, Rivero (Azkue, 92. min.), Muñoz (Eimil, 62. min.), Solís; Escobar (Peru Ruiz, 82. min.).
CD Teruel: Konate; Carmona, Hualde, Gaixas, Romero (Tena, 61. min.); Martínez (Junehyuk, 61. min.), Castillo (Aparicio, 73. min.), Gabarre, Villanueva (Buenacasa, 73. min.), Pascual; Alastuey (García, 73 min.).
Emaitza (3-2): 0-1, Alastuey (58. min.); 1-1, Solís (68. min.); 2-1, Rivero, penaltiz (72. min.); 3-1, Peru Ruiz (84. min.); 3-2, Solís, bere atean (93. min.).
Epailea: Carlos Fernández Buergo. Txartel horia atera die Beobideri (81. min.) Real Uniónen eta Carmonari (71. min.), Alastueyri (72. min.) eta Apariciori (85. min.) CD Teruelen.
Bestelakorik: Lehen Federazioko I. Multzoko ligako 1. jardunaldia. Stadium Gal. 1.000 ikusle inguru.
Real Uniónek beste garaipen bat lortu du igande honetan Stadium Galen, bigarren zatiaren hasieran maldan gora jarri zaion partidan. Solísek, Riverok penaltiz eta Peru Ruizek sartutako golek markagailuari buelta eman diote eta lider utzi dituzte irundarrak, jardunaldia noiz amaituko zain.
Aukera gutxi lehen berrogeita bost minutuetan. Lehen abisua irundarra izan da. Iván Pérezen erdiraketa eskuin hegaletik eta Antonio Montororen errematea, atzetik etorrita, gora joan da. 19. minutua zen. Beste arean, Alastueyren jaurtiketa bat ezkerrez, 29 minutuan, aterik aurkitu gabe. Real Unióneko defentsak eskua eskatu du kontrolean, baina epaileak jokaldia jarraitzen utzi du. Bost minutu beranduago, beste bat CD Teruelentzat, Villanuevak buruz egindako errematea kanpora joan denean. 37. minutuan, lehen zatiko argiena Fran Justok zuzentzen duen taldearentzat. Alberto Solísen jokaldia, área barruan sartu, ezkerrez egindako jaurtiketa eta Konatéren esku salbatzailea baloia kornerrera bidaltzeko.
Golak bigarren zatian iritsi dira. Irundarren lehen abisua Alain Oyarzun areaz kanpotik egindako jaurtiketa batekin etorri da, atezainaren eskuetara joan dena, 50. minutuan. Alastueyk aurretik jarri du CD Teruel 59. minutuan. Azkar erantzun du Real Uniónek eta Solísek, hamar minutu geroago, 1-1ekoa jarri du markagailuan. Hortik aurrera, irundarren joko errezitaldia. Riverok, 72.ean, aurretik jarri ditu etxekoak, Escobarri egindako penalti bat sartuta. Eta Peru Ruizek, ukitu duen lehen baloian, 3-1ekoa jarri du 85.ean. Partida itxita zegoela zirudienean, kanpoko taldeak 3-2koarekin egin du topo, Solísek bere atean sartutako golarekin.
Taldeak orain bi partida jokatuko ditu datorren astean. Asteazkenean Asturiasera joango da, RFEF Kopako final-hamaseirenetan Club Marino de Luancoren aurka jokatzeko. Eta asteburuan, Salamancara bidaia, igandean Unionistas de Salamancaren aurka jokatzeko.