SD Euskalduna: Altuna; Setién (Ubarrechena, 55. min.), Arruabarrena, Markel Iruin, Ugartemendia; Mendizabal (Badallo, 65. min.), Resurrección (Álvarez, 77. min.), Parada, Ipintza, Vila (Telmo Iruin, 55. min.); Mendive (Laso, 84. min.).
Real Unión B: Iragorri; Cabo, Del Val (Pastoriza, 81. min.), Martínez de Liza; Olaciregui; López (Rodrigo, 68. min.), Ollo (Arzak, 84. min.), Artola (Rodríguez, 67. min.), Bravo (Herrero, 62. min.), Carrillo; Navajas.
Emaitza (0-2): 0-1, Martínez de Liza (41. min.); 0-2, Herrero (penaltiz, 77. min.).
Epailea: Raúl Manzano Gea (Euskadi). Txartel horia atera zion Setiéni (44. min.), Paradari (44. min.), Ubarrechenari (81. min.) eta Ugartemendiari (89. min.) SD Euskaldunaren aldetik eta Del Vali (42. min.) Real Unión Bren aldetik.
Bestelakorik: Ohorezko Erregional Mailako 20. jardunaldia. Ubitarte.
Landutako garaipena izan da joan den larunbatean Andoainen Real Unión B taldeak lortutakoa. Egoitz Sayarren taldeak 0-2 irabazi zuen partida oso serio batean. Atsedenaldia baino lehen aurrea hartzea lortu zuen, 41. minutuan hain zuzen ere, Martínez de Lizaren bitartez. Saiatu zen etxeko taldea bigarren zatian zehar, baina Herrerok penaltiz 0-2koa jarri zuen markagailuan.
Egoitz Sayarren taldeak 22 puntu ditu sailkapenean. Hurrengo jardunaldian Eibar B hartuko dute Galeko anexoan.