Garaipena Orion Beasainen aurka

Real Unión Club: Iza; Aramburu, Montoro, Jaso, Kijera; Azkue, Agirre, Oyarzun, Sánchez, Chan; Gagua.

Honako jokalari hauek ere jokatu dute: Jiménez; Pérez, Capelete, Santos, Beobide, Seguín, Parada, Jon Ander, Núñez, Rivero eta Bravo.

Beasain KE: Artetxe; Arzamendi, Echaveguren, Pierrugues, Sansinenea; Ituarte, Lorea, Pita, Cortés, Zubillaga; Eizagirre.

Honako jokalari hauek ere jokatu dute: Gelbentzu, Eguren, Etxeberria, Aizpurua, Irastorza, Aranguren, Orbegozo, Sanz, Salamanca eta Barandiaran

Emaitza (2-1): 1-0, Bravo (52. min.); 1-1, Orbegozo (73. min.); 2-1, Capelete (78. min.).

Epailea: Julen Escalero (Euskadi). Txartel horia atera die Bravori (85. min.) Real Uniónen aldetik eta Ituarteri (36. min.) Beasain KEren aldetik.

Bestelakorik: Real Uniónen laugarren lagunarteko partida. Mendibeltz (Orio). 200 ikusle inguru.

Real Uniónek garaipena lortu du Orion aurredenboraldiko laugarren lagunartekoan, erritmo onean jokatutako partidan. Bi taldeek aukerak izan dituzte. Aurkariaren areara lehen hurbilketa 10. minutuan iritsi da, Aranburuk eskuin hegaletik egindako barnekaldi batekin. Bere erdiraketa Artetxek defendatutako atearen area txikian zehar paseatu da. Ez da iritsi Gagua sare barrura bultzatzeko. Beasainek bost minutu beranduago erantzun du. Pita bakarrik geratu da Izaren aurrean baina ez du asmatu eta baloia kanpora joan zaio. Lehen zatiko argiena 24. minutuan iritsi da Aitor Zulaikaren taldearentzat. Kornerra Oyarzunek jaurti du eta Azkuek buruz egindako erremateak zutoinean jo du. Oyarzun bera ere saiatu da 29. minutuan, area kanpotik egindako jaurtiketa batekin, eta Artetxe luzatzera behartu du.

Golak bigarren zatian iritsi dira. Real Uniónek aurrea hartu du Bravoren bitartez. Iván Pérezen bandarako irekiera Mario Capeleterentzat, irundarraren banakako jokaldia eta erdiraketa epela madrildarrak sare barrura bidali du buruz, oposiziorik gabe errematatuz. Irungo taldeak bigarren gola sartzeko aukera izan du Aitor Seguínek area kanpotik egindako jaurtiketa batean, 71. minutuan, baina Beasainek lortu du berdinketa bi minutu geroago, Orbegozoren falta jaurtiketa baten bidez. Jiménezek ezin izan du ezer egin. Pozak ez dio asko iraun talde beasaindarrari, bost minutu geroago Real Unión aurreratu delako berriro, Capeleteren bitartez, ezker hegaletik egindako jokaldi bat bukatuz.

Real Unión ostegun honetan itzuliko da entrenamenduetara, eta aurredenboraldiko hurrengo lagunartekoa larunbatean jokatuko du, 10:30etik aurrera, Zubietako instalazioetan, Real C-ren aurka.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Mikel Llorente, Real Unióneko entrenatzaile berria
Real Uniónek historian zehar lortutako trofeoak balioan jartzeko lan egiten du
Fran Justok ez du Real Unióneko entrenatzaile izaten jarraituko

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)