Hurrengo partida:

27/11/2022
| 12:00 |
Real Unión Club - Gimnàstic de Tarragona

Garaipena urtea 29 punturekin ixteko

CF Talavera de la Reina: Sousa; Ruiz, Escalante, Bourdal (Edmilson, 62. min.), Choco (Monroy, 46. min.); Ortega, Vicente, Ceberio, Calvo (Díaz, 75. min.), Rodrigo (Martín, 62. min.); Perales (Fernández, 83. min.).

Real Unión Club: Irazusta; Santos, Pérez, Barbu, Elosegi; Beobide, Rivero (Ruiz, 90. min.), Llamas (Núñez, 72. min.), Seguín (Elizondo, 84. min.), Sánchez (Oyarzun, 84. min.); Temenuzhkov (Pradera, 72. min.).

Emaitza (1-3): 0-1, Sánchez (18. min.); 0-2, Llamas (50. min.); 0-3, Llamas (56. min.); 1-3, Perales (73. min.).

Epailea: Abraham Domínguez Cervantes (Andaluzia). Txartel horia atera dio Chocori (43. min.) eta Díazi (82. min.) CF Talavera de la Reinaren aldetik eta Barburi (24. min.) Real Uniónen aldetik. Víctor Cea CF Talavera de la Reinaren entrenatzaileari ere txartel horia atera dio (35. min.).

Bestelakorik: 1. RFEF Footters-ko I. Multzoko hamazazpigarren jardunaldia. El Prado, 2.000 jarraitzaile inguru.

Kolpea Real Uniónek gaurkoan mahai gainean eman duena, joan den asteburuan Stadium Galen galdu ondoren. Aitor Zulaikaren taldeak 1-3 irabazi dio Talavera de la Reinari El Pradon, eta 29 punturekin eta play-off postuetan bukatuko du urtea.

Partidako lehen abagune argia 11. minutuan iritsi da, Aitor Seguínek area kanpotik egindako falta jaurtiketa baten bitartez. Aldaratzea kanpora joan zaio Miguel Santosi. 18. minutuan, Real Uniónen lehen gola, Aitor Seguínek hegaletik egindako erdiraketa neurtua eta Nacho Sánchezek buruz aurretik jarri du Aitor Zulaikaren taldea. Víctor Ruizek 24. minutuan Irazusta ezustean harrapatzen saiatu da eskuin hegaletik egindako falta jaurtiketa zuzen batekin, baina eskoratuegi joan zaio. Víctor Cearen taldeak ere abagune argia izan du 32. minutuan. Toño Calvok kontrolatu du area barruan, baina ez du Irungo kapitainaren aurrean asmatu. Real Uniónek bat izan du oraindik atsedenaldira joan aurretik, Quique Riveroren falta jaurtiketa altuegi batekin.

Bigarren zatiaren hasiera ezin hobea izan da. Lehen gol aukera argian, Seguínek eskuin hegaletik ateratako kornerra eta Nacho Sánchezek ate barrura egindako lehen errematearen ondoren, baloia Llamasi iritsi zaio, eta honek buruz bigarrena egin du Real Uniónentzat. Eta etxeko taldeak erreakzionatzeko denborarik gabe, Nacho Sánchezen jokaldia 56. minutuan, Llamasek 0-3koa markagailuan jartzeko, bere kontuko bigarrena. Etxeko taldeak aldea murriztu du 73. minutuan Peralesen bitartez, baina ez da nahikoa izan. Gaurkoa Real Uniónek denboraldi honetan etxetik kanpo lortu duen seigarren garaipena izan da.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Carlos Garcíaren mutilen garaipen berria
"Erronka polita, gogorra, zirraragarria eta garrantzitsua izango da"
Real Uniónen kromo bilduma salgai

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.

Son aquellas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan.

  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)