Real Union Rocak 1-3 irabazi dio gaur arratsaldean Zumaiakori. Talde txuribeltzak galtzen hasi du partida, baina bigarren zatian markagailuari buelta ematea lortu du.
Lehen zatia ona izan den arren, Zumaiako aurretik joan da atsedenaldira Etxabek 14. minutuan sartutako golari esker. Baina bigarren zatian Real Union Rocak markagailuari buelta eman dio. Berdinketaren gola 59. minutuan iritsi da Brice Ghusseinen golarekin, eta zazpi minutu geroago Jon Ortizek gain-azpiaren gola sartu du. Azken gola 78. minutuan iritsi da Brice Ghusseinen bigarren golarekin.
Garaipen honekin Real Union Roca hamargarren da sailkapenean hamaika punturekin. Datorren asteburuan talde txuribeltzak Zarautz KE hartuko du Stadium Galen.
ZUMAIAKO F.T. : Uzkudun, Uranga, J. Osa, Jiménez (64′, Calderón), Barro (55′, Gorostola), Yeregui, A. Bordagarai, O. Bordagarai (71′, Aristi), Etxabe (64′, Eizagirre), M. Osa, Azkue (71′, Azkue).
REAL UNIÓN ROCA: Oihan Fernández, Peru Martínez Barranco, Eneko Behobide, Manuel Pinillos, Jon Ortiz (90′, Nicolás Chouza), Brice Ghussein (87′, Papa Elhadji Sarr), Diego Armando Letamendia, Ander Fernández (53′, Axel Arrikarte), Mikel Martin, Asier Unsain (67′, Telmo Dolado), Unai Arteaga.
GOLAK: 0-1, Etxabe (14′). 1-1, Brice Ghussein (59′). 1-2, Jon Ortiz (66′). 1-3, Brice Ghussein, 78′).
EPAILEA: Unai De Diego Cía. Txartel horiak Barro (49′) eta Egañari (67′) Zumaiako FT-n, eta Francisco Javier Sánchez (prestatzaile fisikoa, 59′) eta Jon Ortizi (70′) Real Unión Rocan.