Real Uniónek eta Giorgi Gaguak akordio batera iritsi dira Georgiako aurrelaria Aitor Zulaikak zuzentzen duen taldean datorren denboraldian utzita jokatzeko.
Giorgi Gagua, futbol munduan Gio bezala ezaguna (Tiflis, Georgia, 2001), Alavésetik dator. Aurreko denboraldian 33 partida jokatu zituen Alavés B-rekin, 1.700 minutu baino gehiago. 15 urtez azpiko, 17 urtez azpika, 19 urtez azpiko eta 21 urtez azpiko Georgiako selekzioarekin jokatu du.
“Gogo handiz iristen naiz proiektu honetara. Ilusio handiz entrenatzen hasteko eta taldeari ahal dudan guztia emateko”, adierazi du jokalariak.