Real Uniónek eta Pádel Indoor Bidasoak sinatutako babes-akordioaren baitan, lehen plantilla osoa PIB Bidasoak Irungo Bidaurre-Ureder industrialdean dituen instalazioetara joan da asteazken honetan.
Gimnasioan egindako ariketen lehen zatiaren ondoren, jokalariek eta Fran Justok zuzentzen duen talde teknikoak padel txapelketa txiki bat jokatu dute, eta Iván Pérez eta Jon Irazusta izan dira irabazleak.
Klubetik PIB Bidasoak proiektuan duen konfiantza eskertzen dugu, baita bere arreta eta harrera ona ere.