Real Unión Roca: Iza; Arteaga, Cabo, Unai Gordo, Olaciregui; Mikel Rodríguez (Fernández, min 62), Letamendia (Arzuaga, min 44), Sánchez, Corvo (Artola, min 77), Palenzuela (Chacón, min 70), Sagredo (Blanco, min 62).
Allerru KE: Monedero; Villanueva, Migueliz, Arruti (Rodríguez, min 65), Pozo (Sanz, min 76), García, Carmona (Urizar, min 83), Vicente, Rey, Ledesma, Egibar (Gómez, min 52).
Epailea: Unai Itxaso Odriozola: Txartel horiak Caborentzat (Real Unión Roca) eta Ledesmarentzat (Allerru KE).
Gertaerak: Erregional preferente mailako 24. jardunaldia, Stadium Galeko anexoan jokatuta. Jokalariak Shinichi Chanentzako animozko pankarta batekin zelairatu dira.
Real Union Rocak garaipen garrantzitsua lortu du hirugarren jardunaldiz jarraian, kasu honetan Allerru KE-ri 4-0 irabazita. Gol guztiak bigarren zatian iritsi dira. Cabok sartu du lehena 53. minutuan, eta Mikel Rodriguezek sartu du bigarrena 59. minutuan. Zazpi minutu geroago, Palenzuelak sartu du hirugarrena, eta Artolak azkena, amaierarako sei minuturen faltan.
Horrela, Carlos Garciaren mutilek lehenengo postuan jarraitzen dute, bigarren sailkatua baino 7 puntu gehiagorekin.