Real Uniónek eta Gorka Etxeberriak datorren denboraldiari begira azken honen kontratua ez berritzea adostu dute, eta bi aldeak bat etorri dira besteari bide berriei ekitearen komenigarritasunari buruz duten iritzia jakinarazterakoan.
Gorka Etxeberria Aldasoro (Donostia, 1972) 2020ko urtarrilean iritsi zen klubera futbol zuzendari gisa aritzeko. Futbolaren munduan egin duen ibilbidean zehar, lehen eta bigarren entrenatzaile izan da, baita kirol-zuzendari ere. Hainbat liga eta herrialdetatik igaro da, besteak beste, Espainiatik, Arabiar Emirerrietatik, Ingalaterratik, Australiatik edo Portugaldik. Espainiako hiru liga nagusietatik igaro da, hainbat taldetan: Real Zaragoza, Girona FC, Deportivo Alavés, UD Salamanca desagertua edo Unionistas de Salamanca CF.
Real Uniónek bi urte hauetan egindako lana eskertu nahi dio Gorka Etxeberriari eta bere etorkizuneko kirol proiektuetan arrakasta izatea opa dio.