Guztira 19 puntu jaso ditu. Saria ahal den momentuan emango zaio, gaur egungo murrizketak sariaren banaketa segurua ahalbidetzen dutenean.
Gorka Kijerak irabazi du Real Unioneko Beteranoen Elkarteak, Txingudi Irratiaren laguntzarekin, babesturiko hirugarren Erregulartasunaren Saria. Garaikurra ahal den momentuan emango zaio, gaur egungo murrizketak sariaren banaketa segurua ahalbidetzen dutenean.
Guztira 27 neurketa ofizial zenbatu dira, Bigarren B Mailako II. Multzoko A Azpimultzoko lehenengo fasean jokaturiko 20 neurketak, Real Unionek 1. RFEF Mailan jokatzeko txartela lortzeko bigarren fasean jokatutako 6 neurketak, eta Federazio Kopako neurketa bat.
Guztira 19 puntu jaso ditu Gorka Kijerak. Jarraian Ekhi Senar (18 puntu), Iván Pérez (13 puntu), Quique Rivero (13 puntu), Jagoba Beobide (9 puntu), Mario Capelete (9 puntu), Jorge Galán (9 puntu), Gexan Elosegi (9 puntu), Zourdine Thior (8 puntu), Jon Madrazo (8 puntu), Jon Irazustabarrena (7 puntu), Sergio Llamas (7 puntos), Anatz Elizondo (6 puntu), Mikel Azkoiti (4 puntu), Fran Rivera (4 puntu), Guille Donoso (4 puntu), Aritz Borda (4 puntu), Théo Lucebrt (4 puntu), Borja Viguera (4 puntu), Kun Temenuzhkov (2 puntu) eta Josu Lazkanoiturburu (puntu bat). Taldeko beste jokalari guztiek ez dute punturik jaso 27 jardunaldi horietan zehar.
Sariaren lehenengo edizioa Jon Irazustabarrenak irabazi zuen eta bigarrena Dani Estradak.