Hogeita hamar jokalari elkartu dira dira Stadium Galeko belar naturaleko futbol zelaian, aurreikusitako plaza guztiak bete direlarik.
Parte hartze handia ostegun honetan burutu den teknifikazio saioan. Hogeita hamar jokalari elkartu dira Stadium Galeko belar naturaleko futbol zelaian, aurreikusitako plaza guztiak bete direlarik.
Saioa 2010 urtean jaiotako zelaietako jokalariei zuzendua zegoen eta Gorka Etxeberriak eraman du, Real Unioneko futbol zuzendaria. Bertan klubeko hainbat entrenatzaile izan dira, baita lehen taldeko Mario Capelete eta Alain Oyarzun eta Realeko Martin Merquelanz jokalari irundarrak ere.
Bihar, atezainen txanda
Biharko saioa 2009tik 2012ra bitartean jaiotako atezainei zuzendua izango da eta Ricardo Costak zuzenduko du, Real Unioneko atezainen entrenatzailea. Real Unioneko atezainak diren Jon Irazustabarrena eta Iker Iza bertan izango dira, baita Juanjo Garrancho atezain irundarra ere.