Real Uniónekin sinatu du denboraldi honetarako, besteb igarren denboraldi baterako aukerarekin.
Real Uniónek eta Guille Donosoka akordio batera iritsi dira hasi berri den denboraldi honetarako, beste baterako aukerarekin. Jokalari asturiarrak talde irundarrarekin sinatu eta Palentzian utzita jokatuko du denboraldi honetan.
Guillermo Donoso Álvarez (Gijón, 1995) jokalariak 13 partida jokatu zituen pasa den denboraldian Aitor Zulaikak zuzentzen duen taldearekin, horietariko 7 Bigarren B Mailako II. Multzoko A Azpimultzoko lehenengo fasean eta beste 6 Real Unionek 1. RFEF Mailan jokatzeko txartela lortu zuen bigarren fasean. Sporting-en harrobian hezitakoa da eta Sporting B taldearekin 119 neurketa jokatzera iritsi zen Bigarren B Mailan. Córdoba CF, CD Lugo eta SD Ponferradina taldeetatik pasa ondoren, iazko udan heldu zen Irunera.