Real Unión hainbat jardueratan ari da lanean asteburu honetan Real Sociedad Bren aurkako partidari begira, zaletuak taldea animatzera eta familia eta lagunekin arratsalde atsegin batez gozatzera hurbil daitezen. “Gure derbia” lelopean eta horretarako sortutako logotipoarekin, datozen orduetan eduki ezberdinak sortuko dira klubeko sare sozialetan, partida girotze aldera.

Etxeko txikienentzako jarduerak
Topaketa hasi aurretik, etxeko txikienek (6-12 urte bitartean) pintakarak, tailer desberdinak, 3×3 zelaia eta futboleko challengeak izango dituzte Galeko anexoan, musikaz, dantzaz eta dibertsio handiz girotuta. Jarduerak 16:30ean hasiko dira. Aldez aurretik izena emateko formulario bat bete beharko da Real Uniónen webgunearen bidez (https://forms.office.com/r/AETrYkNjug). Hainbat opari zozketatuko baitira, besteak beste, bi kamiseta.
Gazteentzako animazio harmaila
Ekialdeko Tribunan gazteentzako animazio harmaila bat sortuko da. Monitoreek dinamizatuko dute. Galeko anexoko jardueretan parte hartzen dutenek animazio-harmaila honetan doan sartu eta parte hartu ahal izango dute partidan zehar.
Denda irekia eta 2×1
Stadium Galen bulegoen ondoan dagoen denda ofiziala ere 16:30ean irekiko da. Gogoratu behar da klubak aste honetan eskaintza bat egin duela, kamiseta bat erosita zaletuek Real Uniónen bufanda bat eraman ahal izateko.