“Gure jendea behar dugu”

Iñigo Idiakez Real Unióneko entrenatzaileak agerraldia egin du gaur eguerdian Stadium Galeko prentsa aretoan, taldeak igande honetan Real Bren aurka jokatuko duen partidaren atarian.

Teknikariak adierazi duenez, “Real B ez dago bere momenturik onenean, baina futbolean oso ondo jokatzen jarraitzen du. Haien helburua pixka bat desberdina da, lehen talderako jokalariak ateratzea da”.

“Hau boladaka doa, baina ez nago kezkatuta golik sartzen ez dugulako. Kezkatuta nengoke aukerarik sortuko ez bagenu, jendea motibatuta egongo ez balitz, aldagela hondatuta ikusiko bagenu. Baina guztiz kontrakoa da, jendea oso ondo ari da entrenatzen, gogotsu dago. Realaren aurkako partida berezia da. Ea azken partidetan sortzen ari garen aukerak sortzen jarraitzen dugun, baina gauzatzen ditugun”, adierazi du Idiakezek kazetarien galderei erantzunez.

Real Unióneko teknikariak “ondo” ikusten du Real B, “jokoaren ideia argi batekin. Oso jende gaztea da, goian aukera bat noiz emango zain dagoena. Gainera, Imanolek, merezi baduzu, aukera ematen dizula jakinda”.

“Gure jendea behar dugu. Gustatuko litzaidake zelaia beteta egotea, mundu guztia etortzea, gure alde egitea. Hitz ematen dizuet taldeak lan egingo duela eta gauzak ondo egiten saiatuko dela, poztasun bat emateko”, amaitu du.

Lehen Federazioko 1. Multzoko 28. jardunaldiko partida igande honetan jokatuko da, Stadium Galen, 16:00etatik aurrera.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan
NOBEDEA

Lotutako albisteak

Berdinketa, puntuak pilatzen jarraitzeko
Bi goleko porrota Riazorrera egindako bisitan.
Bi eta bi, duela ehun urte bezala.

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)