“Gure onena ematea eskatuko digun taldea da”

Fran Justo Real Unióneko entrenatzailea Stadium Galeko prentsa aretoan agertu da gaur goizean, lehen taldeak igande honetan CD Teruelen aurka jokatuko duen partidaren atarian.

“Garrantzitsua da ondo hastea eta, jokoan sentsazio onak izateaz gain, emaitzak lortzea, horrek lanean jarraitzeko lasaitasuna eta konfiantza ematen baitizu”, esan du entrenatzaile galiziarrak, eta adierazi du garrantzitsua dela “garaipenek ondo egiten ari ez garen eta hobetu behar dugun gauzei fokua ez kentzea. Horietatik ere ikaskuntzak atera behar ditugu. Eta, jakina, ondo egiten ari garenak ere indartu, hainbat baitira”.

Kazetarien galderei erantzunez, “kategoriari errespetu handia diogu. Badakigu lau partidako tarteak izan ditzakegula irabaztea lortzen ez duzula, hiru irabazten dituzula, bat irabazi, beste bat galdu eta bi berdindu… dena oso berdinduta dago. Baina taldeak erakutsi duena da lehiatzeko gai dela, puntuetatik eta garaipenetatik gertu egoteko gai dela”.

Igandeko aurkariari buruz, Justok esan du CD Teruelek “egutegi oso gogorrarekin” ekin diola, “Anxo Carro eta Riazor bisitatu ditu eta etxean Reala B eta Nàstic de Tarragona hartu, eta zoragarri lehiatu dira, beti partiden barruan egonda”. Real Unióneko entrenatzaileak gaineratu duenez, “gustatzen zaidan taldea da, gauzak oso ondo egiten dituena, oso solidarioa, defentsan oso ondo landutakoa. Gure onena ematea eskatuko digun taldea da”.

Lehen Federazioko 1. Multzoko 5. jardunaldiko partida igande honetan jokatuko da, Stadium Galen, 12:00etatik aurrera.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan
NOBEDEA

Lotutako albisteak

Berdinketa, puntuak pilatzen jarraitzeko
Bi goleko porrota Riazorrera egindako bisitan.
Bi eta bi, duela ehun urte bezala.

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)