Gure zaletuen joan-etorriak erraztu eta sustatzeko eta guztiontzako futbol irisgarria lortzen laguntzeko helburuarekin, akordio interesgarri bat sinatu dugu. Akordio horren oinarrizko puntua helduen kategoriako sarreretan gehienez 15 euroko prezioa ezartzea da, gure estadioetako gune bisitari desberdinetarako.
Aurreko kanpainaren harrera eta arrakasta ikusita, erabaki dugu neurri horri atxikitzea jarraitzaile guztien mesederako. Jarraitzaile horiek, ziur aski, gure hiri eta harmailak kolorez eta alaitasunez hornitzen jarraituko dute, denok irabazten aterako garen hitzarmen batean.
Trukatu beharreko sarreren kopurua banan-banan negoziatuko da tartean dauden kluben artean, haien azpiegituren eta edukiera-aukeren arabera, betiere ahalik eta jende gehien hartzeko prest.
Lehenengo jardunalditik aurrera, hamaika klubetako zaletuek baliatu ahal izango dute neurri hau. Honako hauek dira:
CA Osasuna Promesas
CD Teruel
CE Sabadell
CF Rayo Majadahonda
Cultural y Deportiva Leonesa
Gimnàstic de Tarragona
RC Deportivo
Real Unión Club
SD Logroñés
Sestao River Club
Unionistas de Salamanca CF