Hurrengo partida:

3/03/2024
| 16:00 |
Real Unión Club - Barça Atlètic

“Hau aurrera aterako dugu eta elkartasunetik egingo dugu”

David Movilla Real Unióneko entrenatzaileak agerraldia egin du ostiral honetan Stadium Galeko prentsa aretoan, lehen taldeak igande honetan Osasuna Promesas taldearen aurka jokatuko duen partidaren atarian.

Entrenatzaileak aitortu duenez, “igandeko partida amaitu zenetik gogotsu gaude hurrengoa iristeko. Erortzen garen bakoitzean, altxatu eta indartsuago egin behar dugu. Lanean jarraitu, gehiago eta hobeto entrenatu”. Movillak gogorarazi duenez, “askotan esan dut hemen sailkapena ez dela garrantzitsua lehiaketaren azken txanpara iritsi arte. Puntuak interesatzen zaizkit, nahiago dut 35 puntu izatea eta jaitsieran egotea 30 eta kanpoan egotea baino. Puntuak behar ditugu, baina aurrekoan baino partida osoagoa egiteko beharra ere badugu. Partida guztietan errendimendu onak aurkitu ditugu une jakin batzuetan, baina jarraipena eman behar zaie”.

Kazetarien galderei erantzunez, Real Unióneko entrenatzaileak ohartarazi du Osasuna Promesas “oso ondo lehiatzen den filiala” dela, eta “filial klasikoez gain, beste erregistro batzuk” dituela. “Joanekoan egin genuen bezain partida borobila egin behar” dutela gogoratu du, gainera, “atea hutsean mantendu dugun guztietan hiru puntu batu ditugu. Gutxiago eman behar dugu, kaudimen handiagoa izateko gaitasuna izan behar dugu”. Movillak adierazi duenez, “partidak duelu asko eskatuko dizkigu, ez bakarrik aireko jokoan, baita banakako ekintzetan ere”.

“Errendimenduan zentratu behar dugu, ez emaitzan. Errendimenduak emaitzara eramango gaitu. Taldearen energia egonkortasun emozionalekoa da, bai onean, bai txarrean. Talde honek bertute bat badu, maila emozionalean oso egonkorra dela da, ez dugu euforia handirik garaipenean eta ez gara porrotetan hondoratzen”, adierazi du amaitzeko.

Lehen Federazioko 2. Multzoko 27. jardunaldiko partida 18:00etatik aurrera jokatuko da, igandean, Taxoaren.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Real Uniónek Teresa Errandonea omenduko du
Porrota Sabadellen
Deusto FC taldeak Galeko anexoko hiru puntuak eskuratu ditu

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)