Hurrengo partida:

27/04/2024
| 16:00 |
Osasuna Promesas - Real Unión Club

“Helburua bihar irabaztea da. Eta gero hurrengoa irabaztea. Eta gero hurrengoa”

Iñigo Idiakez lehen aldiz agertu da gaur eguerdian Real Unióneko entrenatzaile gisa Stadium Galeko prentsa aretoan, taldeak bihar, asteazkena, Sestao Riverren aurka jokatuko duen partidaren atarian.

“Aurkari zaila da, eta uste dugu partidaren hainbat alderdi kontrola ditzakeela. Gugan jarriko dugu arreta, baina jakinda gauzak oso ondo egiten ari den aurkari bat datorrela. Taldea oso ondo ikusi dut egunotan. Pazientzia funtsezkoa izango da partidan zehar, une onak eta une txarrak egongo baitira”, esan du entrenatzaile donostiarrak.

Kazetarien galderei erantzunez, Idiakezek aitortu du “oso ondo” ikusi dituela jokalariak. “Irabazteko eta egoerari buelta emateko gogo handiarekin. Oso ondo lan egin dute, futbolean zailena den dinamika aldatzeko asmoz ikusten dira. Gauzak ondo egingo ditugulakoan nago”.

Real Unióneko entrenatzaileak “erasotzen zein defendatzen elkarrekin gauden taldea izatea” nahi du. “Badakigu golak sar ditzakegula, futbolean jokatzeko kalitatea dugula, baina pazientzia beharko dugu, eta dena emango dugu, umiltasunetik eta aurkaria errespetatuz”.

Idiakezek baieztatu duenez, “gauzak ondo egiteko erantzukizunarekin nator. Klub honek historia handia du eta gauzak oso ondo egin nahi ditugu eta horretarako lan asko egin behar da”. Helburuei buruz galdetuta, teknikariak argi dauka “helburua bihar irabaztea” dela. “Eta gero hurrengoa irabazi. Eta gero hurrengoa”.

Lehen Federazioko 1. Multzoko 18. jardunaldiko partida asteazken honetan jokatuko da, Stadium Galen, 19:00etatik aurrera.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Real Uniónek festa handi bat prestatzen ari da 1924ko Koparen 100 urteak ospatzeko
Real Uniónek Taxoarera bidaia antolatu du
Helburutik gertuago!

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)