Hurrengo partida:

26/03/2023
| 19:00 |
Cornellà - Real Unión Club

“Helburua maila berrian finkatzea da eta erronka anbizio gorenetik hazi eta gainditzea”

Gorka Etxeberria, Real Unióneko futbol-zuzendariak, Guille Donosoren fitxaketa iragarri du, denboraldi hoentan Palentzian utzita jokatuko duena.

Gorka Etxeberria, Real Unióneko futbol-zuzendariak, gaur goizean agertu da Stadium Galeko prentsa aretoan, fitxaketa merkatuaren itxieraren balantzea egiteko. “23 jokalariko talde bat osatu dugu, horietariko 22 A lizentziarekin, eta Iza hirugarren atezain gisa, B lizentzia izango duena baina lehen taldeko jokalari bat gehiago bezala efektu guztietara”, hasi du esaten Etxeberriak. “Zenbaki hauek ateratzeko bi izen propio kontutan hartu behar ditugu: Ekhi Bravo eta Guille Donoso, gurekin jarraituko dutenak baina egoera desberdinetan”, esan du Etxeberriak.

Ekhi Bravo, lizentziarik gabe baina itzultzeko erronkarekin

“Ekhi Bravok ez du lehen taldearen lizentziarik izango eta berarekin prozesu progresibo bat hasiko dugu bere mailarik honena berreskuratzeko asmoarekin. Berarekin akordio batera iritsi gara, orain lehen fasea hasten dugu, taldearekin entrenatuko du errekuperatu arte. Gero ikusiko dugu non lehiatu daitekeen, betiere Lehenengo RFEF Footters baino maila baxuago batean utzita, minutuak jokatzeko eta datorren denboraldian itzultzeko helburuarekin. Nahiz eta, gertakarien garapenaren arabera, lehenago itzuli daitekeen”, adierazu du Etxeberriak”.

Real Uniónek Guille Donoso fitxatu du eta Palentzian jokatuko du utzita

Guille Donosori dagokionez, “denboraldi baterako akordio batera iritsi gara berarekin, bigarren baterako aukerarekin. Utzita joango da Palentziara, non helburua ahalik eta minutu gehien jokatzea izango da gero itzuli ahal izateko. Berriz ere jokatzea nahi dugu eta Irunera itzultzea maila bikainean”.

Helburuak

“Taldea egiterako garaian lau helburu ezarri genituen. Horietako lehena oreka bat lortzea zen, taldeari jarraipena emanez baina kalitate jauzi bat bilatuz ere. Zentzu horretan, esan dezakegu jokalarien % 57a errepikatzen dutela eta % 43a berriak dira. Gainera, altueran irabazi dugu, ezkerreko profilak indartu eta erasoa hobetu, gure esa egiteko modua arerioari kalte handiagoa egitea nahi genuelako”, esa du Etxeberriak. “Gure buruari jarritako lau helburuak bete ditugula uste dut. Gainera, esa dezakegu jokalarien % 70a gure inguru naturalekoa direla (16 jokalari), Euskal Herrikoak (14), Kantabriakoak (bat) eta Errioxakoak (bat). Oso pozik gaude”.

Bigarren taldea

Exteberriak ez ditu ahaztu nahi izan Aitor Zulaikaren agindupean aurredenboraldia egin duten bigarren taldeko jokalariak. “Ez dut filialaz ahaztu nahi. Izaz gain, beste 10 jokalari entrenatzen eta aurredenboraldia egiten aritu baitira lehen taldearekin. Oso pozik gaude, beraientzat aurrerapauso bat izan ez ezik, lehen taldetik gertu egotea eta, zenbait kasutan, denboraldian zehar debuta egitea, filialal¡k ere kalitate jauzia egingo duelako”.

Maila berrian finkatu

Denboraldiko helburuei buruz galdetuta, futbol-zuzendariak adierazi du “helburua mailan finkatzea da, kontutan hartuta jaio berri den kategoria bat dela eta finkatu beharko dena. Gero, kirol asmo gorenetik, egunerokotasunean geure burua hobetzeko erronka daukagu, klub gisa planteatzen ditugun erronkez gain. Eta hor egongo litzateke, hain zuzen ere, klubeko arlo guztietan hazten joatea”.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

"Jokalariak prest daude iganderako"
Events Onddar2, Real Uniónen babesle berria
Porrot mingarria azken minutuan

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.

Son aquellas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan.

  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)