Hurrengo partida:

24/09/2023
| 12:00 |
Real Unión Club - Teruel

Helburutik gertuago!

Capeletek eta Senarrek garaipena eman diote Real Unioni Taxoaren.

Osasuna Promesas: Martinez; Endika, Liza, Herrando, Benito (Jonatan, 59. min.); Ibañez (Kevin, 75. min.), Hualde (Velikic, 68. min.), Joel (Alvaro, 75. min.), Cordoba, Aimar; Ibaider (Huarte, 75. min.).

Real Unión Club: Irazustabarrena; Elosegi, Perez, Azkoiti, Kijera; Senar, Capelete (Donoso, 68. min.), Rivera (Llamas, 59. min.), Rivero, Thior (Ariztimuño, 83. min.), Viguera (Galan, 68. min.).

Emaitza (0-2): 0-1, Capelete (36. min.); Senar (73. min.).

Epailea: Leandro Carbajales Gomez (Asturias). Txartel horia atera dio Lizari (83. min.) Osasuna Promesases aldetik eta Senar (70. min.), Elosegi (78. min.), Thior (82. min.) eta Riverori (85. min.) Real Unionen aldetik.

Bestelakorik: Bigarren B Mailako II Multzoko D Azpimultzoko 2. jardunaldia. Taxoare.

1. RFEF mailara igotzeko helburutik gertuago dago Real Union gaur Taxoaren garaipena lortu ondoren. Lehenengo zatia irundarrentzat izan da gaur, bigarrenean ordea Osasuna Promesasek izan ditu aukerarik onenak. Neurketako lehenengo aukera garbia Joelek izan du 27. minutuan Osasuna Promesasentzat. Baloia Real Unionen arean hartu, buelta eman eta bere jaurtiketa ondo harrapatu du Irazustak. 32. minutuan Joelek izan du berriro ere etxeko taldea aurretik jartzeko aukera. Osasuna Promesasen jokaldia ezker hegaletik, erdiratu, baina aurrelariak ez du asmatu eta gora joan zaio. Hurrengo jokaldian etorri da Real Unionen lehenengo gola. Thiorren jokaldia ezker hegaletik, bere erdiraketa Capeletek hartu eta barrura bidali du baloia. Eta lehenengo zatia bukatu baino lehen, 40. minutuan, beste aukera bat Real Unionentzat Riveraren hanketan, baina areaz kanpotik egindako jaurtiketa gora joan zaio.

Saiatu dira etxekoak bigarren zatian banakoarena egiten, baina sendo ibili da talde irundarra atzean eta 73. minutuan bigarrena egitea lortu du Senarren bidez, areaz kanpotik egindako jaurtiketa bati ezker. Hortik aurrera gutxiago jokatu da, aldaketak etorri dira eta jokua moteldu egin da. 83. minutuan Iñigo Ariztimuñok debuta egin du lehen taldearekin. Gaurko garaipenarekin 39 puntu ditu Real Unionek. Datorren igandean CD Ebro hartuko du Irunen.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

"Gure onena ematea eskatuko digun taldea da"
Beteranoek badakite zeintzuk izango diren euren aurkariak FEAFV-Iparraldeko Zona Txapelketa Solidarioan
Futbol Eskola urriaren 2an hasiko da

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.

Son aquellas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan.

  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)