San Inazio egunarekin bat eginez, eta ohitura den bezala, asteazken honetan hildakoen aldeko meza egin da Junkaleko Andre Mariaren Elizan, eta bertan izan da Real Unióneko lehen plantillaren, teknikarien eta Administrazio Kontseiluaren ordezkaritza bat.

Real Uniónetik lerro hauek baliagarriak izan daitezela Junkaleko Andre Maria Elizari eta bere erretore Fernando Jiménez jaunari eskerrak emateko harrera beroagatik.