Hurrengo partida:

22/05/2022
| |
Extremadura UD - Real Unión Club

“Hiru puntu ditugu irabazteko, eta ez dizkigute oparituko”

Aitor Zulaika Real Unióneko entrenatzaileak agerraldia egin du gaur goizean Stadium Galeko prentsa aretoan, lehen taldeak larunbat honetan Stadium Galen Extremadura UD taldearen aurka jokatuko duen partidaren atarian.

Kazetarien galderei erantzun aurretik, Real Unióneko entrenatzaileak hitz bat izan nahi izan du Manu Sagarzazu presidenteorde ohiarentzat, atzo hil zena. “Gutako bat, unionista peto-petoa. Hartu atseden bakean”. Moussarentzat ere, “hemen bizi zen, Galen. Ea guztion artean bere gorputza Senegalera aberriratu dezakegun, berari gustatuko litzaiokeen bezala”.

Biharkoa partida tranpa den ala ez galdetuta, Zulaika hasieratik izan da argi. “Egia esaten badizuet, ez dut asko errepikatu. Joan den astean esan nien jokatuko zela, eta atzo, osteguna, gauza bera esan nien: jende gaztea etorriko da, ilusioz, korrika egitera eta partida jokatzera etorriko dena. Egia da ez direla baldintza normaletan etorriko, baina nik dakidala hamaika-hamaikaren kontra eta zero-zero hasiko dugu partida. Baten batek esan dit asko dugula galtzeko eta gutxi irabazteko. Ez. Hiru puntu ditugu irabazteko, eta ez dizkigute oparituko. Eta gauzak Ferrolen egunean baino hobeto egin beharko ditugu, urrutira joan gabe”.

Extremadura UDrekiko elkartasuna

Extremadura UD zeharkatzen ari den egoerari buruz, Zulaikak adierazi duenez,
“elkartasuna adierazi nahi diet, horretarako arrazoiak ere baditugulako. Real Uniónek antzeko garaia izan du. Animoak ematen dizkiet entrenatzailearengandik hasi eta utillerora arte, Extremadurako profesional guztiei, akatsak egin dituzten baina dena saiatzen ari diren zuzendariei, eta Extremadurako zaletuei. Hemen duzue gure adibidea eta aurrera egin dezakezuela esan nahi diet. Inoiz ez da berandu, hobe da akatsak zuzentzea, futbolaren, Extremadurako futbolaren eta han oso errotuta dagoen talde baten onerako”.

Ezkurdia taldean sartzea

Ezkuerdiaren lagapenaren iragarpenaz ere galdetu diote kazetariek, Real Uniónen plantilla osatuko baitu. “Bere fitxaketa positiboa da, ezker hegalean jokatzeko jokalari baten bila ari ginen, erdiko atzelari gisa joka dezakeena. Gainera, defentsarako profil bat nahi genuen, erasorako DNA bat dugulako eta taldea orekatu nahi genuelako. Orkatilako ebakuntzatik osatu behar du orain, bagenekien ebakuntza hasi zenean. Urtarrilaren amaieran taldean sartu ahal izango dela uste dut”, adierazi du entrenatzaile azpeitiarrak.

Lehen multzoko 18. jardunaldiko partida larunbatean jokatuko da, Stadium Galen, 19:00etatik aurrera.

Parteka ezazu

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDADEA

Lotutako albisteak

Real Unión izango da aste honetako Igandero ekitaldiko protagonista
Filiala mailaz jaitsi da, garaipena lortu arren
Play-offarekin amets egiten jarraitzeko garaipena