Hurrengo partida:

27/04/2024
| 16:00 |
Osasuna Promesas - Real Unión Club

Hiru puntu gehiago!

Real Unión Club: Irazusta; Pérez (Eimil, 68. min.), Montoro, Baz, Márquez; Beobide (Vidorreta, 75. min.), Rivero, Oyarzun (Santos, 75. min.), Muñoz (Córdoba, 63. min.), Solís (Cerdá, 68. min.); Escobar.

CF Rayo Majadahonda: Dani; Ceballos, Casado, Enri (Torres, 61. min.), Juanjo; Pérez (Fernández, 61. min.), Hermoso, Abajas, Tavares (Claverías, 80. min.), Reguera (Nakai, 75. min.); Markus (Cortés, 75. min.).

Emaitza (4-0): 1-0, Solís (40. min.); 2-0, Oyarzun (45. min.); 3-0, Solís (48. min.); 4-0, Córdoba (92. min.).

Epailea: Manuel Pozueta Rodríguez. Txartel horia atera die Eimili (74. min.) Real Uniónen eta Hermosori (64. min.) eta Fernándezi (92. min.) CF Rayo Majadahondan. Juanjo (31. min.) txartel gorri zuzenarekin kanporatu du CF Rayo Majadahondan.

Bestelakorik: Lehen Federazioko 1. Multzoko ligako 3. jardunaldia. Stadium Gal. 793 ikusle.

Real Uniónek garaipena lortu du gaur arratsaldean Stadium Galen CF Rayo Majadahondaren aurka, partida hasi eta ordu erdira Juanjok Beobideri egindako sarrera batengatik txartel gorri ikusi ondoren markatuta egon den partida batean. Irundarren aldetik, Escobar izan da kanpotarren areara arriskua eraman duen lehena, 4. minutuan, Muñozek ezker hegaletik baloia jaso ondoren. Aurrelaria bere parea atzean utzi, baina errematea, behartuegia, atezainaren eskuetara joan da. Bisitarien aldetik, Enriren erremate bat zutoinaren ertzera, Irazustak esku salbatzaile batekin erantzun duena. 18. minutua zen. 30. minutuan, partida erabaki duen jokaldia. Txartel gorri zuzena Juanjorentzat Beobideri egindako sarrera gogor batengatik. Hiru minutu geroago, Escobarrek, atezainaren aurrean gelditu da, baina honek Real Unióneko aurrelariaren asmoak ondo igarri ditu. 40. minutuan barkatu ez duena Solís izan da irundarrak aurretik jartzeko. Eta aldageletara 1-0 joatekoak ginela zirudienean, Alain Oyarzunen gola. Berriz ere irundarrak gol olinpikoa sartu zuen 45. minutuan, baina epaileak azkenean gola Escobarri eman dio, errematea lerroaren gainean egin duela ulertuta.

Irungo taldea ezin hobeto sartu da berdegunera bigarren zatian. Lehen arrisku abagunean Solísek hirugarrena sartu du, bere kontuko bigarrena. 64.ean, Alain Oyarzun berriro saiatu da, Dani kornerrera desbideratu duen falta zuzen batekin. Aldaketek erritmoa apur bat moteldu dute, baina Irungo taldeak abaguneak gozatzen jarraitu du eta eroso sentitu da

zelaian, jokalari bat gehiagorekin eta pilotaren jabetzarekin. 84.ean Cerdá laugarrena egiteko zorian egon da, baina bere jaurtiketa Danik defendatutako atearen gainetik joan da. Córdobak ez du huts egin 92. minutuan. 4-0 Irungo zaletuen gozamenerako.

Taldea bi partidako aste batean sartuko da orain. Asteazkenean, 19:30etatik aurrera, Stadium Galen, RFEF Kopako fase autonomikoaren finala CD Derioren aurka; eta larunbatean, 19:30etatik aurrera, ligako 4. jardunaldia CD Arenteiroren aurka Carballinon.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Real Uniónek festa handi bat prestatzen ari da 1924ko Koparen 100 urteak ospatzeko
Real Uniónek Taxoarera bidaia antolatu du
Helburutik gertuago!

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)